ESKILANTXARRI 2015 proiektun aurkezpena

eskilantxarrin aurkezpena maxatzak 14
Bixar maxatzak 14 (eguena) Beikozinin aurkeztuko da ESKILANTXARRI ur kirol elkartin aurtengo ekimena, eta hau diñue:
Badiz urte batzuk gure elkarti sortu gendule eta uste dou ordu dala Eskilantxarri herrixan aurrin formalki aurkezteko.
Aurkezpen honetan Eskilantxarri zer dan, zelan sortu zan eta gure kirol elkartiai emon nahi dotzaun etorkizuneko ikuspegixe azalduko dou.
Etorri Maiatzak 14an Beikozinin eingo douen aurkezpenea eta ezautu aurtengo denboraldirako eskaintza barrixe eta kirol agendi!

EH Bilduk mitine ospatu dau Alamedan

Gaur EH Bildun mitine euki dou Alamedan.

Hasteko Maribi Ugarteburuk einddau berba, eta Bizkaixak aldaketa bat bir dabela aldarrikatu dau. PNVk aberatsantzako agintzen dabela, eta EH Bilduk herritxar guztintzako nahi dabela biharra ein esan dau. Adibide modun ipini dau EH Bilduk Gipuzkun aberatsai ipinitxako zergi, eta Bizkaixan be halakoxe bat bir douela esan dau. Gexen dakarrenak gexa ordaintzi, danok ondo bixi ahal ixateko.

IMG_8313

IMG_8321

Gero Josu Arrizabalaga entzuteko aukeri euki dou. Gauza askoi buruz einddau berba, herriko ekonomixi zelan inddartu, lanpostuk zelan sortu… Aurreko 4 urtitan einddako biharraz jarraitxuko dabela esan dau. Adibidez, egoera ekonomiko txarrenin dazenantzako laguntzak zabaltzen. Herritxarrak udaletxin parte hartzi nahi dabela be esan dau, eta horretako auzo batzarrak eta batzordik etxen jarraitxuko dabela.

IMG_8351

IMG_8360

IMG_8332

Ondarruko Gaztetxik 13+12=25 urte!!!

25 urte pasa diz ndarrutarrok lelengoko gaztintzako lokala ezautu gendunetik herrixan. Fabrika zaharra zan, bañe ilusiñoiz bete gendun. Batzarrak etxen genduzen bertan ekimen desberdiñak landuz. Ekolojixi, euskeri, mugimendu antimilitaristi, musika taldin entsaxuko lokala… gaztetxe zarra 2 Handik, Astilleruko lokal barrire pasa eta aurten 25 urte beteko diz ONDARRUko GAZTETXI sortu zala. Hori dala ta maxatzak 16txik 23re ekintza desberdiñak antolatu dotxuez. Hamen dakazue egitarau. Ondarruko gaztetxik 25 urte

Eta denboriaz batea GAZTETXIai arpexe garbitzen hasi diz. gaztetxeko paetak barrizten 2015-05

JOSTE EGUNE euki gendun atzo, hamen irudixak

Atzo herritxar asko batu ginan Alamedan geure etorkizune erabako nahi douela aldarrikatzeko, Gure Esku Dagok antolatute.

Geure ametsak tela baten idatzi, eta albukunaz josi genduzen. Ekainan 21in Euskal Herriko tela guztik josiko douz, hiriburutan.

ññññññ

ñññññññ

ññññññññññ
ññ

Bertan jaxo edo bertoku ein, danok erabakitxeko eskubidin alde!

ñññññññññññññ

p

pp

Eta amaitzeko gure lana kaleratu ein gendun.

pppp

pppppp

Inglesez esangotzuau, GO HOME

Gaur arratsaldin bixitxi euki dou herrixan. Ez dakiau zerta etorri dizen (Aduanaseko polizixak). Geure segurtasune ziurtatzea, edo tabaku konfiskatea, edo bixitxa turistiku etxea edo… Ze hizkuntzatan esan bitzuau ez zazela ongi etorrixak? Euskeraz mille bidar esatzuau hamendik juteko (Alde Hemendik). Erderaz kanta be eindou (Que se vayan, se vayan, se vayan…). Ia inglesez jamon etxen dozuen ba. qqq qqqq q qqqqq