PENTSIÑOI DUIÑAN ALDE gaur be Alamedan!

Ez dabe euki egun atsegiñe gaur eguerdixan Alamedan (jente aldetik igarri dabe) bañe han batu diz beste behin herriko PENTSIONISTAK pankarta atzin. Gaur 81 lagun egon dizela esazku antolatzallik ta 20 minutu bertan egon ondoren ta asteko albistin barri jakin eta gero datorren asteleheneako deixe eindabe bertan batzeko. Etxin egonda ezti hobetuko PENTSIODUNEN baldintzak. Jo ta Ke LORTU ARTE!

Herriko PENTSIONISTAK eta ROALeko langillik bat eindde!

Astelehenero lez, herriko Pentsionistak pankarti zabaldu dabe Alameda erdixan, nahitxe egueldi gozoik ez daben euki. Gaur 125 lagun batu diz eta nobedade lez ROALeko langillik eukitxuez albun. Aurreko astin Gasteizeko parlemento aurrin eindako elkarretaratzin barri emon dabe; eta horrez gain, martxan ipinitxako HEL (Herri Ekimen Legegilea)ri buruzko eskuorrixak be banatutxuez. HEL horrekin “Pentsioen Osagarria Bermatzeko Neurriak” eskatuko dotxuez, horretako sinadura bilketi abiatuko dabe hurrengo astitan.

Pentsionistan elkarretaratzi amaitxu danin ROALeko bihargiñak euren aldarrikapenan aldeko enkarteladi egin dabe, hainbat pentsionista lagun dotxuezela.

JO Ta KE lortu arte!!! Datorren astelehenin be hantxe batuko diz.