Argazkixak jasoten gabiz Bartzelonatik. Han bazaze, bixaldu zeuen argazkixak.
Eta atzo gabaz be ondarrutarrak egon zin Marxa de torxesen. Gudarixak gogoratzetxuez hor egunin.
Hamen Ondarruko argazki gexa be.
Gaur Catalunyako egun nazionala da eta ondarrutarrok elkartasune adierazi dotzau katalanai beste behin.
Udalak bandera katalana ipini dau, eta herriko etxe batzutan be agertu diz Esteladak. Hamen Kamiñaldeko argazki bat.
Eta hau Itsas Aurre pareku.
Badakiau ondarrutar batzuk Bartzelonan dazela atsaldeko manifestazinoin parte hartzeko, eta gero erakutsiko dotzuauz argazkixak.
Ta Kofrai zarra be apaindu ein de gaurko eguneako:
Hauxe argazkixau dabil bolo bolo interneten.
Kamiñazpin obri einddabe, eta on zebrabidi autobusan markesinatik pasaten da. Hasiera baten gauza raru betxandu leike, baine udaletxin galdetu dou eta beran azalpena dauke.
Lehen autobuse hartzea ixuzenak kamiñure urten biben markesina ailateko, ta kotxe tartetik pasa bizin. On zebrabidetik zuzenin markesina ailako diz, arrisku gitxiauaz. Gainea, erruberadun aulkixaz edo umin karruaz juteko egokitxute da bidi, eta eztauke koxkaik. Soluzinoi orijinala, oinezkuai jun-etorrixak errezteko.
Azkanengoko urtitan udala Ondarruko kale askotako akzesibilidadi edo irisgarritasune hobetzen dabil: azentzorak, ranpak haurreskolan eta Ibaiondon… plenuk be on Kofrai Zaharrin etxen diz, han azentzora dalako.
Baine ondiokan badaz herrixan koxkak eta oztopuk. Udalak horretxek konpontzen jarraitxu bir dau hamendik aurrea be.
Inportanti de herritxarrok be hobetu bir dizen lekuk zeintzuk dizen esaten juti, eta hobetzeko proposamenak etxi. Holan ondarrutar guztinttzako atsegine eta irisgarrixe dan herri bat lortukou!
Ahuakemonala preparaten dabilen APP barrirako zeure laguntzi bihir dou. Anima ta etorri! Eguenin, barriro eongo gaz Ondarruko Radixun!
Esketx lehiaketi amaitxu, eta Ondarruko berbaz osatutako mobileako aplikaziñoi preparaten hasi ginan. Herriko esakerak eta berbak batuko´uz app honetan, eta gero, nahi dabenak mobilin entzun eta sare sozialeta zein whatssapea bixaldu leikez. Bañe ez esan onarte eztozunik ixe entzun! Seguru launen batek edo etxekon batek zeoze komenta´tsule! Ongun eztakazu atxikirik. Irailan 10in, eguena, 19:00etan, altza Radixure! Ahuakemonala proiektun zeure boza bihir dou!
Argazkixe: Joxe Mari Urrosolo

Urtero etxen dan lez, gaur eguerdixan OTSOPORTILLOn ein gakue omenaldixe bertan hil zitxuezenai. Otsoportillo, URBASA (NAFARROA) erdixan dan zulo handi bat da. Gerra sasoin berta bota zitxuezen bixik Sakana aldeko abertzale eta errepublikazalik. Ondioik euran hazurrak han azpixan daz eta hori dala ta, bertan etxen gakue omenaldixe. Gaur han ondarrutar talde bat egon da eta argazki honek bixaldu doskuz.
</a
Atzo idatzi gendun gerratik eskapaten datorren jenti eskozabalik hartu bir douela, geu be askotan jun bir ixan gazelako Euskal Herritxik kanpoa. Ta kasualidadez gaur ondarrutar batek hauxe idatzixe bixaldusku. Histoixa ederra da eta merezi dau irakurti.
1936KO GERRAN ONDARRUTIK EXILIXUN URTEN BEN ANAXA-ARREBA BI EZAUTUTXUAZ TXILEN. EURAN BIXITXI BENETAKO ABENTURI IXAN ZAN.
(Argazkixe: Asun eta Abel Urkiola anaxarrebak)
Abel Urkiolak urte bete be ezeukan eta Asun Urkiolak 3 urte eukazen 1936ko gerran, irailin, ama Antonia Arsuagaz aita Esteban Urkiolan kamioin urten benin Ondarrutik ihesixan, aita bertan lagata. Abelek bikixe eukan, Gonzalo. San Vicente de la Barquera aila zin kamioin eta han, ama Antoniak notizixi jaso ban beran anaxi, Fernando Arsuaga Lekue fusilata hil benela. Antonia haurdun euan barriz. Egoeri eta disgustuk asko, ta Abelen bikixe Gonzalo hil ein zan. Bañe 1937ko maxatzan 7xan Esteban jaxo zan San Vicente de la Barqueran.
Halako egun baten, aita Estebanen anaxe Bitxorren txalupa baten Frantzirutz urteten dabe, jateko baik, manta batzukin eta brujula baik. Itxosun runbu galtzen dabe eta 2 egun galdute emoten dabe. Hirugarren egunin Iparraldeko arrantzale batzuk topatetxuez eta ure eta brujula bat emotetze.
Azkanin, Baiona ingurure ailaten di. Antoniak osaba bat eukan bertan eta honek kontatetza beran gixona Bartzelonako frentin dala. Amak hiru seme alabak hartu eta Bartzelona biajaten dau beran gixonana. 1939 arte Castellar de Ballesen egoten di danak alkarreaz.