Urteko azkan egunin etxen dan mendi irteeri engou datorren martitzenin. Goxeko 9 xetan Alamedatik urtengo dau Aurrera mendi taldik antolatutako ekimenak, ibilbidi ein ondoren tontorrin batuko gaz bertan parte hartuko douenok, argazkixe ata eta txanpanaz topa eingou 2025tai ongi etorrixe emonaz. Etorri zeuden be!
Urteko azkan baixaku de gaur eta guk kalea urtengou beste behin PRESO ta IHESLAXAK ETXEA BEHINGOZ! eskatzen. Kartzela barrutan jarraitzen dabenan egoeri aldatzen jun dan heinin mobilizaziñoik be aldatzen eta eguneratzen jun ixangaz. Hori dala ta ongo astin eztou betiko ibilbideik eingo baizik eta Kalekutzin batuko gaz enkarteladan eta ordutegi aldaketi be eongo da, arratsaldeko 7retan hasiko dalako. Helburu berberaz bide barrixak jorratzen, DANAK ETXIN EGON ARTE!
Udalak animazio laburmetraian proiekziñoik eta Marabilli Laburmetrai Lehiaketako filman proiekziñoik antolatu dau ongoxe baixakurako (abenduak 27) Kofradia Zaharrin, arratsaldeko 19:00etan. Ez da sarreraik bihir, hurreatu arratsalde pasa gozo batea!
‘Kalian gora, maria behera’ Literatur ibilbidik Kirmen Uribe eta Ana Urkizaz etxeko aukeri eongo da baixakun eta zapatun. Gogoratu ixena emon bihir dala Turismo Bulegun eguen eguerdixe baño lehen. Ez da leku askoik geratzen!
Gabonak alla diz eta herriko etxe batzutan hutsunik eukitxen jarraitzen dou, nahikudela pentsaten dou. Hori salatzeko, Abenduan 24 eguerdiko 13:30 tan konzentraziñoi eingou Alamedan SARE elkartik deitxute. Dan DANAK ETXEA! BEHIN BETIKO!
Urte amaieriaz batea alla da herriko saltokixeta ONDARROA 2024 urtekarixe. Aurtengu, monografiku ixango da ta gaxe, Ondarruko EMAKUME KIROLAXAK!. Herriko hiru lekutan ahalko dozue eskuratu: IDIAKEZ liburu dendan, KURIKEn eta TURISMO BULEGUn dana be 8 euron trukin. Eskuratu zeuri!
Urtarrilaren 4 an, zapatu, arratsaldeko 18:00etan Porrotx, Marimotots, Pupu, Lore eta Txapasek urteroko pallasunn ikuskizune eskainiko dabe Zaldupe udal kiroldegiko kantxan. Aurten, Iritsi da ostirala emanaldixe eskainiko dabe.
Antiguako Ama elkartik elikaduriai buruzko hitzaldixe antolatu dau gaurko (abenduak 19), arratsaldeko 18:00etan elkartin bertan. Hizlarixak: ELADINO GONZALEZ mediku eta LEIRE ARAUCO farmazialaixe eta nutrizionisti eongo diz.
Aurrea du EH Bilduko 3. kongresu eta bozketan sasoi hasi de. Hasteko, ZUTUNIK borradorai eingakoen emendakiñan zuzenketan bozketak ahalko diz ein bai telematikoki bai presentzialki. Abendun 19 eta 20xan arratsaldeko 6 tatik 7 rak bittartin eukiko Ondarrutarrok etxeko aukeri Txokun.
Gaur emotze amaieri urteko mobilizaziñoiai herriko PENTSIODUNAK. Egueldixe lagun euki dabe, fresko xamar bañe euzki izpixak be euren alde. Pankarta atzin 145 lagun batu diz Alamedan (tartin alkati ta zinegotzi bat).
Azaldu dabe martxan dala euskal pentsiodunen aldetik Herri Ekimen Legegilea (HEL) gutxieneko pentsiñoik osatu ahal ixateko. Firmak eta batu biko diz eta hori jungo diz azaltzen zelan ein bihir dan.
Gaurko konzentraziñoi amaitzeko zubixan argazkixe ata dabe ekimen horrei babesa emoten.
On iddarrak hartzi tokaten da eta urte barrixaz batea hilan 13an hasiko diz ostabe elkartzen astelehenero Alamedan.