
Gabon jaxak hurreatzen duz, eta kanpun bixi dizen herritxarrak gorputze han bañe bixotza hamen eukitxen dabe (BARTZELONA aldin dabillen MIRENek bai behintzat).

Sasoi honetan Katalanak opari berezi bat etxetze alkarrei, caganer deitzen dana eta aurten Olentzero caganerra ata dabe, hori dala ta aurtengo GABONAK ondo ospatzeko desiaten dosku KATALUNYA aldetik.

Egilea: turrune
EH Bilduko mitiñan irudixak

Lelengoko argazkixan ikusten dan latxeik egueldixak be guaz bat eindau, Abendun erdixan egon arren eguzkixe euki dou lagun. TXOMIN eta NAGOREn kantak emotze hasieri ekitaldixai gero LEIRE PINEDOk hartu dau berbi eta amaitzeko IÑAKI ANTIGUEDAD euki dou. Iñakik gogoratu dau on dala 25 urte hasi zala mitiñak emoten eta beran lelengoko plazi ONDARRUko Alamedi ixan zala JUANITA GERRIKABEITIAn semik lagundute (JON IDIGORAS).

Gogoratu dau Madrilen jarriko dizen jarrilekuk, ez dizela euskaldunonak bañe “momentuz” hara guzela euskaldunon interesak defendiutea, tartin, gure presuk ETXEA ekarteko einbirdana etxea.



Abendun 14 (astelehena), hitzaldixe BEIKOZINIn: Osasunan guzurrak eta klabik
Guk argi dakau, gure botu EH BILDU
Ez diz barrixak (gexenak) kongresun eta senatu espaiñolin, len be egondakuk diz lehoin tartin, nahitxe komunikabidik eskuta nahi ixan daben MADRIL aldin ein daben biarra gu harro gaz eurakin. Ikusi bideo hau.
AURRERAko (futbol eta saskibaloiko) ekipun asteburuko partiduk
BILDU erabakire, ekitaldi politiku Zapatu abendun 12xan Alamedan
Ondarruko ARRAIN LONJA barrixan aurkezpena

Bixar abendun 10 (eguena) arratsaldeko 6retan Kofrai zarrin 2.pisun eingo da arrain lonja barrixan aurkezpena. Lonjin proiektu ein daben arkitektuk emongotxue azalpenak: eraikiñan zabalerak, alturak, banaketak,..Batzarrea Ondarruko herritxar guztik daz gonbidata, eta proiektuai buruzko zalantzak eta kezkak argitzeko balixoko dau.
ARTAKA arte eskolako gabonetako ikastaruk
Abendun 11 (baixaku), SENEGALESAK dantzan Beikozinin
HAUTESKUNDE KANPAÑI MARTXAN!!!

Ah, eta korreos bozkatzea bazuz eta ondiokan eztozu eskatu, ez eon zain azkanengo egunearte (eguena).







