
Egilea: turrune
ANTIGUAKO AMA traineruk bide istripu euki dau
Iñoi ez gako ixe txarrik gerta, bañe istripu euki dabe herriko traineru eruten euazenai ORIXO ingurun. Barrun ixuzenak sustu, txalupi be sano, erremolki kalte handirik baik bañe furgoneti…. Hamen irudixak. Benetan baltza dakau ONDARRUTARROK!!





JOSEBA BURGOA “KARRIL” junde gure artetik
Bagenkixen makal ebillela. Gaur eguerdi aldin hil ddela baieztatuzku etxekuk, jota gelditxu gaz. Perrotxikero natu, Sardiña erreten ezeukan aurkakoik, militante ixille, langille natu,…aurten PLAZAGAÑIn igarriko dou beran hutsuni. Artxibuk arakatzen ibili gaz eta ez dou billatu argazki bakar bat bez bera bakarrik, beti anaxiaz bat. Abertzaletasune odolin eukan sartute (anaxe guztik), baixakutako eta astelehenetako enkarteladan fiju zan . Azpixan anaxik: JOSEBA (ezkerreku), ADAN, eta IÑAKI.

Beste hau, 1982xin atataku de PLAZAGAÑIN sardiña erreten anaxiaz ondun.

JOSEBA, zu jun zaz bañe zure oroimena guaz gelditzen da. GERO ARTE, MATXE ZATXUAU!!!
Ondarrun gordeta euan laguntzi bixaldu dou DONBASea
Uztailak 11an Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komitik giza laguntzako materialez bete ban Donbass helburu eukan kamioi bat. Egun horretan bertan kargamendu Madrilea heldu zan eta hurrengo eguneako bere helburu tokire urten ban. Lan hau Euskal Herria-Donbas Komiti, Blagoe Delo Elkarti eta Asociación de Solidaridad Aragón-Donbass eragillin ekimen bateratun emaitze da.
Kargamendun mota ezberdineko laguntza du: Higiene eta medikuntza mateixala, arropa edo Donbasseko umeentzako eskola materiala. Material guzti hau denbora batez hainbat talde, elkarte eta pertsonek batu ixan da.
Momentu honea heltzi esfortzu askoaz lortu dou, baina egixe da elkartasun lan internazionalistan beti jaso douela babesa. Horrela eskertu nahi dotzau Comité de Solidaridad Andalucía con el Donbassri bidali dozkun mateixala. Eskertu nahi dotzau Euskal Herriko mugimendu antifaxistiai, gaztetxe eta tabernai, Loiola eta Debako pertsona solidaxuai, Donostiko CCOOko egoitziai eta hainbat persona anonimoi mateixal bilketan ixan daben lankidetzan. Eskerrak nahi dotzau emon Debako aurreko alkatiai, gaurko Ondarroako alkatiai (ZUNBELTZ BEDIALAUNETAi) batutako mateixala gordetzeko lokala lagateatxik eta gurekin kargatzera etorri dizen EHKko militantiai
Kargamentu honen bidaltzi ez da inongo etapa baten amaieri baizik eta borondatiaz eta lanaz guztixe posible danaren adierazli. Ezina ekinez egina. Euskal Herria-Donbass Komitik lanin jarraituko dau Donbasseko biztanlego antifaxista heroikuai laguntza gehixaua bixaltzeko, bereziki momento hauetan non ukrainiar nazi-europarzalik ofentsiba berri bat prestatzen daz eta Novorrossiako zibilen aurkako biolentzixi areagotzen hasi dizenin OSCEk beste alde batea beatzen daben bitartin.
Espero dou zuon esku zabaleko laguntziaz eta babesaz jarraitzi.
GORA EUSKAL HERRIA INTERNAZIONALISTA!
EZ DIZ PASAKO!
.
1936-2016, Atzoko eta gaurko Faxistak kanpoa!!!
Gaur Francon altxamendun 80.urteurrena dala ta ekitaldi xume bat antolatu de SATURRANgo kartzelaren biktiman oroitgarrixan aurrin arratsaldeko 8:30etan. Bertan omenduko douz altxamendun kontra borrokatu ben eusko gudari zein militante guztik. Euskal Herrixak beran askatasunan alde eta faxismun kontra borrokan jarraitzen dau.

ELENA FERNANDEZ ITURRIOZ igaiko memoriala hasteko prest
Gaur goxin da hitzordu eta dana da prest. Ikusteko politxe ixango da, hurreatu hondartza.



Uztailak 19 (martitzena), EH Bildun batzarra Kofai zaharrin
Hasitxe gaz motorrak berotzen EH Bildun. Epe motzin beste erronka bat dakau udazkenin ixango dizen Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hauteskunde autonomikutan. Euskal Herriko prozesu independentisti zemateko inddarraz berreraikiko dan argitzeko erronki.
Hautagaxan zerrendak osatzeko prozeduriaz martxan hasi gaz eta uztailak 19 martitzena 19:ootan Kofrai zaharrin eingo douen batzarrin zehaztuko dou.

CANTABRICOk 50 urte, ZOIXONAK!!!
Herrixan ez diz asko ixango holako ospakizun bat zelebrako dabenak. Esko desberdiñetan egon dan taberni ixan arren herriko bixitxan toki garrantzitsu ixan da beti. Arrantza mundu puri purixan euala mariñelan topaleku. Gero, gazte askoren musika ta dantza toki bihurtu ixan zan. Ta gaur egun inguruko jantoki aurreratuenetako bat bihurtu de (Pintxo mundialak barne).Tabernik 50 urte beteten dabela ta gaur egungo arduradunak (IKERNEk eta PANTXOk) pentsa dabe ospakizun haundi bat antolatzi, batutxue herriko artistak eta kriston egitarau eskeintzen dosku zapaturako. Gu handik ibiliko gaz. Ta zu?

Munduko txapeldunai harreri Alde Zaharrin


Gaur arratsaldin eitzau ongi etorrixe ERRUSIA aldetik etorri dizen abeslaxai. Jente mordu batu gaz bertan eta IÑAKIk (udaleko kultura arduradunak) eitze anfitrioi lana. Herrixe asko pozturela euran garaipenaz esatze ekitaldi hasieran, gero Botxek eta Iñakik pare bat bertso botatze eta amaitzeko UNANUE KAMARA KORALeko zuzendaxak (ESTIk) berba eindau eskerrak emonaz eta bertan bixi ixan dabenaz.

Uztailak 16 (zapatu), XXXI. Itxas igeri lasterketi
