Ondarrun gordeta euan laguntzi bixaldu dou DONBASea

 Uztailak 11an Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komitik giza laguntzako materialez bete ban Donbass helburu eukan kamioi bat. Egun horretan bertan kargamendu Madrilea heldu zan eta hurrengo eguneako bere helburu tokire urten ban. Lan hau Euskal Herria-Donbas Komiti, Blagoe Delo Elkarti eta Asociación de Solidaridad Aragón-Donbass eragillin ekimen bateratun emaitze da.

DonbassKargamendun mota ezberdineko laguntza du: Higiene eta medikuntza mateixala, arropa edo Donbasseko umeentzako eskola materiala. Material guzti hau denbora batez hainbat talde, elkarte eta pertsonek batu ixan da.

Momentu honea heltzi esfortzu askoaz lortu dou, baina egixe da elkartasun lan internazionalistan beti jaso douela babesa. Horrela eskertu nahi dotzau Comité de Solidaridad Andalucía con el Donbassri bidali dozkun mateixala. Eskertu nahi dotzau Euskal Herriko mugimendu antifaxistiai, gaztetxe eta tabernai, Loiola eta Debako pertsona solidaxuai, Donostiko CCOOko egoitziai eta hainbat persona anonimoi mateixal bilketan ixan daben lankidetzan. Eskerrak nahi dotzau emon Debako aurreko alkatiai, gaurko Ondarroako alkatiai (ZUNBELTZ BEDIALAUNETAi) batutako mateixala gordetzeko lokala lagateatxik eta gurekin kargatzera etorri dizen EHKko militantiai

Kargamentu honen bidaltzi ez da inongo etapa baten amaieri baizik eta borondatiaz eta lanaz guztixe posible danaren adierazli. Ezina ekinez egina. Euskal Herria-Donbass Komitik lanin jarraituko dau Donbasseko biztanlego antifaxista heroikuai laguntza gehixaua bixaltzeko, bereziki momento hauetan non ukrainiar nazi-europarzalik ofentsiba berri bat prestatzen daz eta Novorrossiako zibilen aurkako biolentzixi areagotzen hasi dizenin OSCEk beste alde batea beatzen daben bitartin.

Espero dou zuon esku zabaleko laguntziaz eta babesaz jarraitzi.

GORA EUSKAL HERRIA INTERNAZIONALISTA!
EZ DIZ PASAKO!

.

Iruzkin bat utzi

Internazionalismu atalean

Erantzunak itxita daude.