Gaur 7580 Ondarrutarrek dakau erabakitzeko eskubidi, ERABILI

Galdera honei emon bitzau erantzune gaur ONDARRUTARROK: Nahizu euskal estatu burujabe bateko herrittara ixan?. ¿Quieres ser ciudadano/a de un estado vasco soberano? BAI edo EZ. 16 urtetik gorako herrittarrak dakau eskubide hau eta herriko 3 leku ezberdiñetan ahalko dou bozkatu (zeuk nahi dozun leku aukeratu zeinke) goxeko 9xetatik illuntzeko 8rak bittartin.

1- KALAPITXI haur eskolan (Beikozinin aurrin)

2-DANBALA dendan (Zubi Zaharran aurrin)

3-TXOMIN AGIRRE ikastolan (Kamiñazpin)

Hasi gazku allaten lelengoko irudixak bozka lekutakuk

1

z

zz

zzz

XABI gure artin dakau

Atzo arratsalde-gabea alla zan Euskal Herrire XABI. Elgoibar aldin eitzen lagunak lelengoko harreri. Danakin egoteko astirik euki baik gabeko 9:30 aldin alla zan Ondarrure. Zubi-zaharrin ikurrin tartetik alde zaharreko bidi eiban sirena hotzin eta uxuk aideratzen ben bittartin. Hamen irudi batzuk.

1

4

3

2

Maxatzak 5 (baixaku) liburu aurkezpena ETXELILAn: Feminismu eta politikin eraldaketak- Mari Luz Esteban-

lisipe liburun aurkezpena maiatzak 5Gaxe: Zelaku de gaur egungo mugimendu feministi? Zein ixan da feminismun metodologi nausixe azken hamarkadetan? Noraino diz bateragarrixak erreformi eta hausturi? Zelan babestu eta kritikatu aldi berin boterin dazen feministak? Politiki berrasmatzen al gaz? Saiakera honetan hamaika galdera billatuko douz erantzun bakoitzeko, eta hamaika eraldaketa konfrontaziñoi bakoitzeko.

*Gogoratu, Maxatzan 5tin ETXELILAn arratsaldeko 6retan.

Antolatzaili: Udal Berdintasun Kontseilua- Etxelila

Maiatzak 6 (zapatu) GAZTETXIn 2. Gazte batzarra herriko jaxak antolatzeko

Pasan zapatun deitxu genun gazte batzarrea 30 lagun inguru batu ginan aurtengo jaxak hobetzeko asmuaz. Ikusten da jaxetako eskaintzi zabaldu biharra dala eta horretako era bakarra gaurtik jaxak erakitxen hasti dela.
Hainbeste ideak urten ben, bai txosnaguni berpizteko (frontoin txapelketak antolatzi, paelladi/makarronadi, afai bat antolatzi, monologuk antolatzi,  musika eskaintzi zabaltzi…) baine batxe be txosnagunetik kanpo gaztointzako gauzak eskaintzi (ginkama bat etxi, uretako jolas diferentik…).
Aurten inddarrak ikusten di eskaintzi zabaldu eta gaztiok ondion hobetua pasateko. Derrigorrezku ikusi zan batzen jarraitzi ondion idea gexa batu eta antolatzeko. Hurrengoko batzarra maxatzan 6xan ixangora 12:00xetan Gaztetxin.
Aurreko batzarreko barri guztik ekarten daben dokumento bat zabaldukorou nahi dabenak irakurri eta idea barrixak ekarri edo ekintzak aurrea eruten lagundu nahi dabenantzako.
Aurten jaxak astintzea guz.
Jaxak martxan!
2. batzarra JAXAK martxan