Saharar herrixan aldeko ELKARTASUN ZOZKETI MARTXAN!

Hauxe kartela eta mezu bixaldu doskue Ondarruko YAALAH elkartetik:

🇪🇭SAHARAN ALDEKO ELKARTASUN ZOZKETI!🇪🇭

Sei zenbaki saritxu: (Zenbaki bakotxeko sari bat)

*🔴 Iñigo Martínezen kamiseti sinatute.

*🔴Asier Illarramendin kamiseti sinatute.

*🔴Aurrera Kirol Elkarteako kamiseti sinatute.

*🔴Ondarruko Arraun elkarteko txaleku eta prakak.

*🔴San Mames futbol zelaiko sarrera bi.

*🔴Anoeta futbol zelaiko sarrera bi.

🏷Zozketako txartel bakotxe = EURO 1

Errifak KURIKE, GAZTEDI, ZURRU-MURRU, AMARRATZA, KIRRIXKI, MADDI, KULIXKA, KOXKORRA OKINDEGIXE… herriko komertzixutan daz eskuragarri! Batxe be elkarteko kidik asteburutan eta eguenetan ipiniko daben mahaixetan!

Zozketi Azarun 17an eingo da.

Zozketan ataten dan diro guzti abenduko elkartasun biajin saharar kanpamentutan burutuko douen “Bir ganduz 2018” proiekturako ixango da!

YAALAH ELKARTEA 🇪🇭🐪

Gaur, Irailak 27 GUDARI EGUNE!

Gaur Euskal herrixan askatasunan alde burrukan bixitxi emon daben gixon emakumin omenezko egune ospatzen dou.

Kalin dazen kartelak diñuen modun, GAUR (irailak 27) EKITALDIXE, 19:00etan MONOLITUN.

1975a ezkeroztik ospatzen da hau egune abertzale eta ezkertiarron artin, hain zuzen be erregimen frankistik urte horretako irailak 27 an fusila zitxuezen ETA erakundeko TXIKI eta OTAEGI euskal militantik FRAP eko beste 3 militanteaz batea.

Goxin goxa honetxek pankartak agertu diz herriko leko diferentitan:

Batxe be herriko gudarixan omenez dan monolitun pebeterun sue biztute:

19:00etan ekitaldixe ein de herriko hilddakuk omentzeko: