ZIENTZIAREN GILTZAK ELKARTIK antolatutako hitzaldixe ixango da urte honetan emongo daben azkana, abendun 17ku. Ondarrutar batek emongo dau, NAGORE BASTERRA BERRIDI fisioterapeutik eta gaxe SISTEMA MIOFASZIALA.

ZIENTZIAREN GILTZAK ELKARTIK antolatutako hitzaldixe ixango da urte honetan emongo daben azkana, abendun 17ku. Ondarrutar batek emongo dau, NAGORE BASTERRA BERRIDI fisioterapeutik eta gaxe SISTEMA MIOFASZIALA.


Honek diz Aurrerako taldik asteburun jokatuko dotxuen partidun tokixak eta ordutegixak. Eskola Kiroleko taldik ez dauke partidoik.


Gaur kendu dabe Astilleru aurrin euan kukaña zaharra eta barrixe ipintxeko biharrak hasi dotxue. Herriko gazte eta ez hain gaztek gozatu dabe urtitan kukañiaz, pena apurre be erun dou txiki txiki eindde ikusirouenin bañe Drongeneko zelaixin barrixe ikusi eta irrifarrik be urten dosku.




EUSKERIn nazioarteko egune ospatu dou gaur euskaldunok hainbat ekimenen bidez. Herrixan adibidez, goxin Argitxon kalejiri ikusi dou eta arratsalde partin danbor hotsak entzun douz. Bañe guk euskeri eztou bakarrik herrixan ibiltxen, kanpoa guzenin be ez gaz mutu geatzen. Hamen Sahara aldetik bixaldu doskuzen argazkixak euskera egunaz bat eitten.


Aterkin azpixan batu diz gaur be gure herriko nausixak (270 bat lagun) euran eskubidin alde. 1.080 euroko gutxienenko pentsiñoi aldarrikatu dabe Alamedan, bixitxa duin bat merezi dabelako gure zaharrak. Gaur herriko agintari gorena euki dabe albun, Zunbeltz alkati.

Abendun 6 xan, euskal subiranistok hitzordu dakau Bilboko kalitan: Españiko Konstituziñoi gure herrixan borondati gauzatzeko kandau dela esateko eta Euskal Herri aske eta demokratikun bixi nahi douela aldarrikatzeko.

*Herritxik autobuse eongo da berta juteko. Ixenak KULIXKA tabernan emon ahal eta ariñen.

YAALAH elkarteko kidik bixaldu doskun irudixak diz ikusten zazenak, Arjeliako lurretan dazen Saharauixan kanpamendutatik bixaldutakuk. Herrixan aurreko astitan batu dotxuen mateixalak erunaz batea herriko hainbat lagun jun diz berta. 350 kilotik gora janari, erropa, medikamentu, jolas…. batu dabela diñosku elkarteko lagunak. Eskerrak nahitze emon aldez aurretik herriko lau farmazixai, Arraun elkartiai, igeri taldiai, idiakez liburu dendiai, presun aldeko kamisetak emon dotzenai, Ondarruko udalai, TXOMIN AGIRRE IKASTOLA, Zubi Zahar Herri Ikastola, Zaldupe Eskola, Ondarruko institutu, Eibar-sahara Elkartea… eta hau posible etxen lagundu dotzen guztiai!


