Urtarrillan 25in ospatuko da herrixan fijo eindan kirol probi, JOSE MARI NABERAN herri krosa, aurtenguaz 6. Beti lez hiru ibilbide eukikotxu (handixe, ertaine ta txikixe) bakotxa luzera desbardiñaz. Behian agertzen dan kartelin dakazue azalpen gexa. Antolakuntzi Zubi- Zahar herri ikastolin konture du.
Gogoratu bixar Urtarrillak 11 (zapatu), Bilbon eongo dala urtero Sarek antolatzen daben manifestaziñoi helburu argixaz, BEHIN BETIKO lemapin DANAK ETXEA! Herritxik autobuse eongo da berta juteko. Azkana ixango danan ametsaz, egi bihurtzeko esperantziaz, Danok Bilboa!
Gabonetako oporrak jun diz eta egunerokotasunea datoz gauzak. Zaldupe udal futbol zelaxan ongo astebukaeran jokatuko dizen partidun egun eta ordutegixak dakazuez axpixan. Aupa AURRERA tra ka tra!
Maskulinitate kritiku sutatzeko hurrengo tallerra urtarrillan 14an ixango da, aitatasun aktibo eta arduratsuei buruzku. Parte-hartzeko beharrezku de aurretixaz ixena emoti, urtarrillan 10a baino lehen. Ikastarun prezixu 5€ de.Anima ta parte hartu!
Herriko grafitilari batek sare sozialetan salatu dau astin Palestinan herrixan aldeko marrazki bat etxen euazen bitxartin jazotako gertaera hau. Lasaitxasun osoz, hondartza parin elkartasunezko mural bat marrazten euazela, txapel gorrixan patrulla bat hurreatu eta gelditzeko aginddu dotsen artista bixai.
Ez hori bakarrik, identifika, muralai eta papereko bozetuai argazkixe ata eta jarraitxuko baleuke salaketi ipinikotzela argi eta garbi laga dotsen.
Bistan da batzuk nahixa dabela horma mutuk eta herri grisak. Guk baine elkartasunez, sormenez eta kolorez erantzungo dotsau jarrera horrei!
PALESTINA ASKATU!
(Bideun paretan kontra agertzen dan zatixe eurak parodixa modun einddaku dala argitxu doskue egilik, txarto ulertoik egon baik😜)
Urtarrilan 6 xan, urteroko Errege Eguneko bertso saiu eukikou herrixan, eguerdiko 12:30xetan Zaldupe udal kiroldegixan goi mallako lau bertsolaxakin: MIREN AMURIZA PLAZA, JOSUNE ARAMENDI PEREZ, XABAT GALLETEBEITIA ABAROA eta AITOR SARRIEGI GALPARSORO eongo diz taula gañin. Kanpoa jun beharrik ezta bertso saio politxe entzuteko, hamen dakau aukera ona!
Urtero urtarrillin etxen dan manifestaziñoi nazionala eongo da U-11 Bilbon. Azkana ixango da aurtengu? Horixe da gure nahixe, Danak ETXIN nahi douzelako ikusi lehenbaitlehen. Aurten be jungoa ta autobuse eongo da berta juteko. Zaldupetik urtengo dau arratsaldeko 3retan ta tikik ALAI eta ANAITASUNA tabernetan eongo diz eskuragai. Danon artin helburu lortukouelako, zatoz!
Gaur urtero modun eta ohitxurai jarraituz, ekimenez beteta emon dotsau amaieri urtiai. Herrixe jendez lepo eon da eta elkartasuneako eta aldarrikapenak euki dau leku gaurkun be. Goxin hotzai aurre einaz, Kakatzan bizikleta gainera eta Kalamendire urteroko mendi martxi. Eguerdixan Gure Eskun talo txosni, Preso eta Iheslaixan etxeratzin aldeko udalan elkarretaratzi, Ernaiko gaztin gazte argazkixe…
Agur esan urte zaharrai eta datorrenai ongi etorrixe nahi dotsau emon! Gure artetik jun dizenak gogun beti! Ixan zazelako gaz eta gazelako ixango diz. Zuen ametsak gurik be badizelako, AURRERA BOLIE! Bidi etxen guz ta helburuk gerua ta hurria dakauz, eztou etsiko.
Ongi etorri gure artea etorri dizenai. Beste guztik geuaz eon arte ez gaz gelditxuko! Besarkadaik estuena aurten be gure artin urti amatxu eta hasiko ez daben Preso, Iheslari eta Deportatuai. Matxe zatxuau!
JON IÑAKI LAKA USKOLA “TRONTXO”n margo lanan erakusketi eongo da ikusgai herriko udal erakusketa aretun, Abendun 26an hasi eta Urtarrillaren 5 bittartin. Herriko artistak be ezautu birdouzelako, hurreatu eta bistazo bat emon!