
Egilea: turrune
Irailak 21 (zapatu) TONTORRAMENDIre IGOERA BERTIKALA
ONDARROAKO KIROLAREN LEIHOAn facebookin agertzen dan latxeik:
Ate joka dakau aurtengo Tontorramendiko igoera bertikala eta antolakuntzatik ohar bat pasazku:
“Bideu eingendun bidi ezagutarazteko bañe beste bide aproposaua bat garbitxu dabe eta beraz bidi aldatu eindde”.
“Aldaketa handixe ixanda, ixez 2,8km eukan karrerik eta aurten 2,2km eukiko dau leko bardiñea aiateko. Horrek nahidau esan bidi gogorraua ixango dala”.
ZORTE ON PARTE HARTUKOZUEN GUZTIOI!!

Yaalah elkartin BILERA ZABALA. Irailak 18, 19:00etan kofrai zaharrin.
Hauxe da Yaalah elkartik zabaldu daben mezu:
Ikasturte barrixaz batea lehen hasitxakuai jarraipena emoteko, BILERA IRAIXE deitxu dau Yaalah elkartik.
Bir Ganduz proiektuaz aurrea jarraitzeko eta abendun Euskadiko saharar ordezkaritzik altolatutako elkartasun biajin ingurun xeetasunak emoteko batuko gaz datorren eguaztena, irailak 18 19:30 etan kofrai zaharrin. Proiektun ingurun interesa badakazu eta abendun saharar kanpamentuta bidaiatu nahiko bazenduke ETORRI!

Udal liburutegixan IPUIN KONTALAXAK Urrian eta azarun

Herriko PENTSIONISTAK kalea urten dabe gaur be!
Honek bai ez dabela huts etxen. Inddarraz hasi diz herriko edadekuk euran mobilizaziñoikin. 12 xak puntun, pankarti zabalduaz batea 240 bat herritxar ipiñi diz atzin.

Irailak 16 (astelehena) Konzentraziñoi Alamedan ” Gutxieneko PENTSIÑOI 1.080 euro”
Ikasturte barrixaz batea herriko PENTSIONISTAK martxan hasi diz euran mobilizaziñoikin. Hitzordu ipiñi dabe eguerdiko 12 xetan Alamedan eta eskakizun bardiñaz jarraitzen dabe, hau de, Pentsiñoi duiñak pertsona guztixentzako.

MARABILLAko sarrerak di-da baten duz!
Marabilli Sormen Festibaleko sarrerak saltzen daz martxa onin… gero ez esan…
Guk, gurik eskuratu douz. Eta zuk?

Primerako karteldegixe dakau aurten!

Bilbon egon gaz 47ak HERRIXAN nahi douzela eskatzeko!
Autobuskara bat eta hainbat kotxe jun gaz Ondarrurik Bilboa astelehenetik aurrea 47 ekintzailik, abogauk… epaituko dotxun 11/13 makrosumaixun kontra protestatea! Komunikabidik 50.000 lagunetik gora egon gazela esan dabe.
Ez diz konturatzen ELKARTASUNE ez dala eteteik!
Hamen ata douzen eta alla gazkuzen argazki batzuk:
















Irailak 27 txik Urrian 4 re, I. Laburmetrai lehiaketi
MARABILLI FESTIBALAn barrun:
SORMENAi buruz dule festibala? zinegile baten omenez? Ba zini etxen ahaleginddu biko ga! 27an emongo da gaxe eta aste bete da kamari hartu eta zeoze etxeko. atrebiuten zaz?

IV. Kostaldeko Lasterketi Irailak 28
Irailak 28 xan ONDARRU-LEKITTO lasterketi ospatuko da arratsaldeko 17:30 an. Ixena emoteko azkan egune Irailan 26 a ixango da. Gehienezko partaide kopuru: 400 lagun ixango diz.
