PENTSIONISTAK borrokan gaur be!

Egueldi mamu ta euri arriskuai aurre eiñaz gaur be Alamedan batu diz herriko PENTSIONISTAK. Pankarta atzin 117 lagun ipini diz, tartin jarduneko alkati eta EH Bilduko zinegotzi bat. 20 minutun egon diz bertan eta komenta dabe pasan eguenin Gasteizen eizan manifestaziñoin ingurun baloraziñoi baikorra eibela; ixan be, jende asko batu zan eta giro paregabi eukibela. Bertan, 145.142 siñadura aurkeztu zitxuezen GUTXIENEKO PENTSIÑOI=GUTXIENEKO SOLDATI parekatzi eskatzen. On peloti agintarixan teilatun da eta erantzunan zain geatzen diz pentsionistak.

Horrez gain, aipatu dabe Euskaraldixe martxan dala eta Udaleko beheko bulegutan eskatu leikezela Belarriprest edo Ahobizi txapak.

Bertsuk abestu eta JO TA KE LORTU ARTE!!! oihukatu ondoren amaitxu dabe euran egonaldixe. Datorren astin barriro elkartuko diz.

50 urte diz KOLDO ARRIOLA ARRIOLA erail ebena. Maiatzan 24an HERRI OMENALDIXE Maskulo Etxin aurrin!

1975eko Maxatzan 23tik 24re bitxarteko gabaz hil eben Guardia Zibilak KOLDO ARRIOLA gazti 19 urte eukazela. Institutoko kurtso bukaerako afai ostin, 34 dantzalekuruntz ixuzela, Guardia Zibil batek deitxu eta tiro bateaz hil ben kuartelin bertan.

Urtero gogoratzen dou KOLDO. Aurten erailketin 50. urteurrena dala eta HERRI OMENALDIXE antolatu de Maxatzak 24 (zapatu) 12:30etan Maskulo Etxin. Erail eben lekun bertan. MEMOIXI gorde birdalako, ta belaunaldi barrixak jakin birdabelako GUK EZTOU AHAZTEN!

HERRI OMENALDIXE 🌹
Koldo Arriola Arriola
1975eko Maxatzan 24an Guardia Zibiliak eraile

50 urte diz Koldo Arriola 19 urteko gazti Ondarruko Guardia Zibilan kuartelin tiroz erailbena.
Institutoko batxillergoko ikasturte amaierako afaxe. Goxaldeko ordu bat eta erdixak aldea 34 dantzalekure duz gaztik, Guardia Zibilan koartelan aurreko losatik pasa diz. Guardia Zibil batek Koldo Arriola kuartel barrure deitxu dau… Tiro bat entzun de…

Omenaldixe:
📅Maxatzak 24 (Zapatu)
🕧 12:30 etan
📍Maskulo Etxin

“𝓗𝓮𝓶𝓮𝓻𝓮𝓽𝔃𝓲 𝓾𝓻𝓽𝓮𝓴𝓸 𝓶𝓾𝓽𝓲𝓵 𝓮𝓭𝓮𝓻𝓻𝓪, 𝓶𝓪𝓲𝓪𝓽𝔃𝓪𝓻𝓮𝓷 𝓱𝓸𝓰𝓮𝓲𝓽𝓪𝓵𝓪𝓾𝓪𝓷 𝓲𝓽𝔃𝓪𝓵𝓲 𝔃𝓾𝓽𝓮𝓷 𝓲𝔃𝓪𝓻𝓻𝓪”

AITORTZA • ERREPARAZIOA • EZ ERREPIKATZEKO BERMEAK

Iñigo Martinez ligako txapeldun! Zoixonak!

Bartzelona Estatu españoleko futboleko ligako txapeldun gelditxu de. Tartin, Iñigo Martinez jokalari ondarrutarra. Zoixonak Iñigo!

Harro jantzi dau Ondarroa Arraun Elkarteko kamiseti garaipena ospatzeko ein daben kalejiran. Ikurriñe be lepun beste garaipen batzutan be ikusi ahal ixan douen modun.

Onarte dana nahiko ondo. Ospakizun kalejira horretan Iñigok Estelada bat be astinddu dau eta español eta prentsa erreakzionaxun artin, modu guztitxako kritika, irain eta erasuk zeixan zabaldu di Iñigon kontra. Ez bakarrik Esteladin ingurun, Ikurriñatxik be bai.

Aupa Iñigo! Visca Catalunya!

XXIV. ANTXOA eguneko egitarau!

Bixar ospatukou herrixan 2025ko ANTXOA EGUNE. Gure herrixe beti egonda lotute itsosuai eta ANTXOI ixanda arrañetako izarra urte luzitan, aurten ez bada be hain ugarixe ixan herriko lonjan. Egun hauetan, Euskal arrantza ontzixak Kantabria eta Asturias aldin dabiz, handik tamaño ederreko antxoi harrapatzen dazelako, halan da guzti ANTXOI ezta faltako bixar herrixan. Gozatu egunaz eta dastatu gure itsosoko ANTXOAK!

Maiatzak 30 (baixaku) MUTRIKU GAUA! Portuko Ranpan!

Mutrikuarrak jaun da jabe eingo diz Maxatzan 30in (baixaku) Portuko Ranpan Sareartin kontzertutan barrun. Gabeko 10etan hasi eta luze jungo dan gabaz talde honek hartuko dabe parte: SAIA GOAIT+ OBEGO+ WENDI+ ASA. Sarrerak salgai daz dagoeneko KURIKE dendan eta ANAITASUNA tabernan 8 euron trukin edo egun berin takillan 10 eurotan. Amillu, txerkei, aura….gozatu aldameneko soñukin!

PENTSIONISTAK borrokan jarraitzen dabe!

Alamedan batu diz gaur be herriko PENTSIONISTAK 12xak puntun pentsiñoi duiñak eskatzen. Gaur nobedade lez pankarta barrixe estreña dabe ta pankarta atzin 135 herrittar batu diz (tartin alkati eta EH Bilduko zinegotzi bat). 20 minutuz egon diz konzentraziñoin eta astin egon dizen barrixak kontatxuez: Alde batetik, eguenin Galdakanon egin zan bertso lehiaketako azkanengoko jaixe ederra ixan zala eta 350 lagun batu zile bertan; beste alde batetik, gogorarazi dabe hilan 15in Gasteizen manifestziñoi eingo dala eta siñadurak Parlamenture erungotxuezela, 140.000 jasotxuez, eta on ardura politiku daukenan eskun gelditzen da jendartin ein dan eskakizun zabal horrei zein erantzun emoteotzen.

Horrez gain, EHPMk (Euskal Herriko Pentsionisten Mugimendu) bat etxen dau Palestinan alde ongo astin eingo dizen mobilizaziñoikin eta Alamedako pentsionistak Hego Euskal Herriko hiriburutan eingo dizen manifestaziñoitxan parte hartzea animateko eskatu de. Baitxe be, gaur arratsaldeko 7retan Alamedan eingo dan elkarretaratzin be bai; ixan be, emakume gasteiztarraren erailketa matxisti zalatzeko konzentraziñoi eingo da eta. Jo ta ke, LORTU ARTE!

Maiatzak 17 (zapatu) PUZZLEA OSATU ARTE! ekitaldixe Alamedan.

Datorren urtin ETAk bere jardueri amaitu bala 15 urte beteko diz, ta ondioik, hainbat salbuespen lege medio. etxerako bidi oztopatzen dotze euskal presuai. Hori salatzeko PUZZLEA OSATU ARTE! ekimena antolatu dau SARE antolakundik.

Ekimen honen helburu nausixe hau de: Kartzeletan PRESO jarraitzen dabenak, zigorrak beteti erregimen IRAIXIN, zigorran azkan urtik ETXIN beteteko beharraz.

Ondarrun, Maiatzak 17 (zapatu) arratsaldeko 4:15 ekitaldixe eongo da Alamedan ekimen horrei babesa erakusteko, herriko SAREk antolatute.

ASIER eta IBON ETXEA!