
Egilea: turrune
Abenduak 16 (astelehena) hitzaldixe Beikozinin: OSASUNGINTZA ULERTZEKO BESTE MODU BAT
INA IDARRETA MENDIOLA eta IDOIA ALKORTA MITXELENA (medikuk) ixango diz hizlarixak ongoxe astelehenin eongo dan hitzaldixin. Zientziaren giltzak elkartik antolatutako ekimena arratsaldeko 6:30 xetan hasiko da eta periscopetik ahalko da ikusi zuzenin @zientziarengiltzak.

Gabonetako janari bilketa berezixe ein dau DANONARTIN elkartik
Danonartin, elikagaixak jasoteko beharra dakarren herritxarrai hilero elkagai kantidade bat emotiaz arduratzen dan elkarti de. Herrixan bolo bolo ebilen elkarte hau desagertzeko sorixan euala, jente gitxiren inplikaziñoi eta arrazoi pertsonalak tarteko… Elkarteko arduradunak arazo hau publiko ein eta batzar bat deitxu ben laguntzeko prest euan jente guzti gonbidatzen. Batzar horretan elkarteko kidik, egoerin barri emon eta batez be jente gexauan inplikaziñoi eta lan banaketi behar beharrezku zala nabarmendu ben. Batzar horreta agertuzinak, zeixan erakutsi ben prestutasune arduran bat hartzeko, Janarixak batu 15 eunetik behin herriko dendetatik, bizkaiko elikagai bankutik datorren kamiona deskarga, jatekuk ordena, paketik prepara, familixai banaketi ein…

Asteburu honetan, hainbat herritxar egon diz, baixako arratsaldin eta zapato goxin, herriko denda ezberdinetan elikagaixak jasoten. Elkarteko kidik baloraziñoi positibu ein dotse ekimen honei. Hamen lagaten dotsuau zapato goxeko (abenduak 14) argazkixak:
Argazki honek zapato goxin egon dizen bolondresanak diz baine nahitxe argazkixetan ez agertu baixako arratsaldin beste horrenbeste egon zin.DANONARTIN elkartik eskerrak nahidotsa emon bilketan parte hartu daben herritxar guztiai, dendetan bolondres egon dizenai, herriko dendai eta argazkixetan agertu ez arren lagundu daben mertxe, bikixan dendi, Tradys, kalandiko Ana, Lazkano frutategixai, GORABIDEko jentiai, Gurutze Gorrixai…
Guk TURRUNEtik DANONARTIN elkartiai nahi dotsau emon eskerrak. Etxen daben lan konstante ta konprometituatxik eta zoritxarrez familixa askorentzako behar beharrezku dan zerbitzu edo aukera hau emotearren.
Abenduak 21 (zapatu) NIK SINISTETSUT Festibala (Emakumeok oholtza gañin)
Herriko hainbat emakume artisten parte hartziaz, eta Emakume Kontseiluaz batea antolatutako egitarau!!!

AURRERA K.E. taldin asteburuko partiduk
Honek diz asteburu honetan Aurrerako talde desberdiñak jokatuko dotxuen partidun tokixak eta ordutegixak:

Gaztelekutik irteeri antolatu dabe TERTANGAko aterpetxea Urtarrillak 4 eta 5 eako
Gaztelekuko monitorik azaldu dabenez gaba bat pasako dabe Tertangako (Araba) aterpetxin, urtarrilaren 4 eta 5 an bitarteku. “Urtarrilan 4 an goxeko 10:00 etan urtengo da eta hurrengo eguneko 14:00 etan buelta. Ixena emon nahi dabenak Errebala Txikiñe Gaztelekun emon beharko dabe abenduan 14tik 22ra bitartin. Gaztelekun emon bihir de ixena eta ordutegi hau dauke: zapatutan 17::00 etatik 21:00 eta eta domeketan 16:30 etatik 20:30 eta.

Gaur, Abenduak 12 (eguena) hitzaldixe Etxelilan: Dsfrutar una obra de arte (sin enterderla)
Hizlarixe: Maria Martinez Matia Egune: Abenduak 12, eguena Ordutegixe: 17:00 Leku: Etxelila Antolatzaili: Boga-Boga Elkartea

Mendigoizale Federatu txartela atateko epi zabaldu de
Azpixan dakazuen kartelin ikusiko dozue nun eta noiz ahal dozuen eskatu federatu txartela. AURRERA MENDI TALDIn bittartez eingo diz eskakizunak.

Abenduak 13 (baixaku) JURGI EKIZA zuzenin eukikou APALLU tabernan

PENTSIÑOI DUINAN ALDE BORROKAN Ondarruko Pentsionistak
Abenduko hotzai aurrea einnde ta aterkiñak eskutan batu diz gaur be gure herriko PENTSIONISTAK Alamedan eguerdiko 12 xetan. Gaur 244 lagun batu dizela esazku antolatzalletako batek ta azpimarratu dosku betiko latxeik herriko alkati (ZUNBELTZ) be han eon dala babesa emoten.
