Jun de 2019xe ta badator 2020xe! Urte barri on!

Aia ga urte zaharrai agur esateko urteroko momenture. Batzuntzako gehixa eta beste batzuntzako gitxia baine egun honek badauke beran berezitxasune. Urte zaharrai agurre eta barrixai egurre esan ixan dou beti eta guk Turrunetik holantxen jarraitxukou, geure helburuk eta nahixak lortzeko burrukan geure aletxu jarten.

Momentu berezi honetan ezin douz ahaztu 2019an gure artetik jundizen herritxar ezkertiar, abertzale eta borrokalaxak. Josune Badiola, Jose “Txikixe”, Pello Aramaio, Iñake Goñi, Aitor Zubikarai, Txomin Solabarrieta, Jose forero, Mauro Palacios, Iñaki Ajuriagerra, Iñaki Arriola, Jospa Burgo… ixan diz Euskal Herriko zerun gehitxu dizen izarrak! Eskerrik Asko emon dozuen guztiatxik!

Jundizenak gogun baine ahaztu baik gure artea etorri dizen etorkizun hazixakin. Horretako bat, Aiuri! Zoixonak Aitzol eta Iera! Ongi etorri Aiuri!

Zori txarrez eta beste urte batez herrixan lagun, senide, aita, herrikide, militantik… falta gaskuz! 2020xe askatasunan urti ixateko burrukan jarraitxuko dou! Gabon Zahar egunin be presente egon diz gure artin Aitzol, Ibon, Asier, Botx…! Horren adibide eguerdiko kantaldixe eta udalak deitxutako kontzentraziñoi jendetsu.

eurak

 

WhatsApp Image 2019-12-31 at 17.09.45.jpeg

Turrune osatzen douen ekipun partez, itxaropenez, burrukaz eta maitxasunez jun datxile urte barrixe! Baguz bidi etxen, ikusi besteik ez da urte guztik herri honek emoten dotxuzen ekimenak, herri bixi baten seinale da hori. Turrunak, urti 200.000 bixitxa baino gehixauaz itxiko dau!

Lehen esan douen modun amesten douen Euskal Herri aske, sozialista, feminista eta ezkertiarra lortzeko burrukan jarraitxu bihir dou! Ixe ez doskue oparitxuko. Geure esku da!

img-20171231-wa00381315723123

 

 

564 abestixe kantako dou falta gaskuzenan alde! Hilan 31n 12:30etan Alamedan

Hainbat herri eta auzotan zabaldu de Ohe Hutsak deitxutako ekimen hau, etxitan, mahaixetan, ohietan… faltagaskuzenan alde data berezi honetan gogun dakauzela argi eta garbi lagateko!

Hamen Ondarruko deialdixe. Abendun 31an, 12:30etan Alamedan batuko gaz Hertzainaken 564 abesti mitiku abesteko herriko musikaxakin.

Hamen herriko musikarixak gaurko entsaxun ein daben bideu herritxarrai deixe etxen:

Hamen letri entsaxaten juteko 😉

https://youtu.be/C30eTsD0jPs

IBON IPARRAGIRRE BURGOAn egune da gaur, ZOIXONAK!

IBON IPARRAGIRRE 2019-04-16

IBONek urtik beteten dotxu gaur (gure kontutan 46) eta Turrunetik belarriko tengada handi bat bixaltzen dotzuau. Euskal Herrire hurreatu zatxue bañe…. ETXIN NAHI ZATXUAU IKUSI!

Badakiau herriko barrixak jarraitzezule zazen lekutik. Baten batek idatzi nahi ixan ezkeo be gustoa hartuko dau eskutitzak, hau de beran helbidi:

IBON IPARRAGIRRE BURGOA

BESARKADA ETXEA

Juntas Generales kalea, 61

01010 Vitoria-Gasteiz (Araba)

Denpori aurrea du, urte amaieri ate joka dakau eta gure herrikidik etxetik kanpun jarraitzen dabe. Sasoi de EUSKAL PRESO TA IHESLAI GUZTIK euran etxitan ikusteko. NAHIKURE!

 

ibon gasteizen 2019-12

Olentzeroaz batea DANAK ETXEA!

Urtero modun, 24 iluntzin Olentzeroaz batea ibili ga kantu-kantari kalez kale. Egun honetan be etxeko mahaixetan, kalin, jai girun… sentiuko douen hutsuni handixe ixango da! Herri honek merezi daben benetako konponbidi aurrea eruteko ezinbesteku de preso iheslari eta deportatu guztik etxin eukitxi!

Hamen iluntzeko kalejirako argazki batzuk, Olentzeroaz batea, danak etxin nahi douzela aldarrikatu dou:

asierren alabak

danak argazkixin

BOTXen ama

indixunekuk

dantzan

Abenduak 29 (domeki) EZ DOK HIRU antzezlana Beikozinin

EZ DOK HIRU Euskal musikin benetako histoixin
Antzezlana
Ondarroako Udalan eskutik
Abenduak 29 domeki
arratsaldeko 19:00etan
sarrera 5 €
Euskal musikin imajinario kolektibun murgilduko gatxun ikuskizune
Gure musika ondari, altxor bat da, gure memoixa historikun lekuko emozionala.

Egili: Patxo Telleria
Zuzendaxe: Jokin Oregi
Aktorik: Mikel Martinez,Patxo Telleria
Musiko-aktorik: Adrián García de los Ojos, Maria Arriaga Telleria eta Ivan Allue
Jantzixak eta eszenografixe: Azegiñe Urigoitia
Edizio Musikala: Adrián García de los Ojos
Argiztapena: David Rodríguez
Soinu: Oier Landa
Diseinu Grafiku: Paradox
Argazkixak: Guillermo casas et Pio Ortiz de Pinedo
Ekoizpena: TARTEAN Teatroa

abenduak 29 EZ DOK HIRU Beikozinin