Mozorru prestaten hasitxe da jendi onezkeo. ARTELANek beran egitarau kaleratu be eindau. AKULI ai eta LANTZOI ai hautsak kentzen dabiz, tanbor hotsak joteko prest da jendi. Parrandako gogu norberak ipini ezkeo…… dana eindde da!


Mozorru prestaten hasitxe da jendi onezkeo. ARTELANek beran egitarau kaleratu be eindau. AKULI ai eta LANTZOI ai hautsak kentzen dabiz, tanbor hotsak joteko prest da jendi. Parrandako gogu norberak ipini ezkeo…… dana eindde da!


Bideo hau bixalduzku Apustu etxin eta joko makinan kontrako plataformatik. Abendun 24an ein ben ekimena apustu etxin arazu salatzeko. Ekimen honen harire hainbat herritxarrek deixe jaso eben ertzainan komisaldegitxik. https://www.google.es/amp/s/turrune.com/2020/01/17/apustu-etxin-ikatza-lagatearren-salaketi-ipini-dotse-herriko-hainbat-gaztei/amp/


Beste astelehen bat eta herriko pentsionistak kalin batu diz PENTSIÑOI DUIÑAK eskatzen. Gaur 250 lagun batu diz Alamedan pankarta atzin.

Gaur beteten diz 25 urte IMANOL hil zala. Ez zan ohian hil, herritar bat atxilotzen saiatu zin Txapel Gorrixak eta han euan bera, bertan, esku bat bota nahixan eta bixotzekuk emotzan. Hamen beran berbak: “Nire seniden bat hor eongo balitxake, gustatuko lestake jendik laguntzi. Horretxeatxik na neube hamentxe, laguntzen”

IMANOL hil “zan” egune eta hurrengo egunak tentsiñoi handikuk ixan zin herrixan. Berak txapelgorrixai frente eitzan latxeik, herrittarrak be atzin ezin gelditxu beran omenez ein zin ekitaldixetan. Istillu gogorrak egon zin.


Hamen daz gertaera horren harire egunkarixetako albistik:



25 urteurrenan harire, Igor Meltxor kazetaxak sare sozialetan ipini dabena:

Honek diz asteburu honetan Aurrerako talde desberdiñak jokatuko dotxuen partidun tokixak eta ordutegixak:

RADIXU irratixan 29. urteurrena ospatzeko be, 48 orduko programaziñoi antolatu dabe ongoxe astebukaerako, Otsailak 7, 8 eta 9 rako. Dana prest dauke. Biztu Radixu, FM 105.5 edo http://www.radixu.info bitxartez jarraitxu.

Bizkaiko mendi bat ezautzea guz ongun AURRERA MENDI TALDEkuk, BELATXIKIETA (661 mt) mendire hain justu hurrengo domekan otsailak 9. Betiko lez animaten dizenak, ANAITASUNA tabernan emon biko dabe ixena ta azkan egune otsailak 6 ixango da. Anima ta botak jantzi egun politxe pasako dou eta!

Gaur osteabe Alamedan batu diz herriko pentsionistak euran eskakizunan pankarta aurrin. Gaur be 260 bat lagun batu dizela esasku antolatzallik ta U-30 eko Grebin ostin kalin jarraitzeko asmu daukela baieztatu dabe.

