Pillo bat urte egonda jaxetan DANAK ETXEA! txosni kafekoatzin kokatute, nahiz eta helburu bardiñakin beste herriko toki desbardiñetan be egon ixan dan ipinitxe (gogoratu Politena taberna aurrin sasoi gogorretan bixi ixandakuaz). Aurten, amatxutzat emon dabe euran ibilbidi eta idatzi honeaz eskertutze Ondarruko herrixai bertan, esko bat botaten edo jai girun pasatako momento gozuk. Gauza guztik dauke hasiera eta amaiera bat, Milla esker danoi! DANAK ETXEA!
Urtero modun, Oporrak Bakean programiai esker, ehunke haur saharar errefuxiatuk udi pasako dabe Euskal Herrixan eta horretako batzuk Ondarrun. Gaur goxin aia diz Mendebaldeko Saharatik kanporatu eta exilixun bixitxea behartute dazen enbajadore txikixak, Algeriko desertun kokatute dazen kanpalekutatik.
Ondarruko Yaalah elkartin bitxartez 5 ume etorriko diz harrera familixeta. Daneta eskualdin 10 ume inguru egongo diz gaurtik Irailea bitxartin.
Bi hilabeteako bada be, atzin laga dabe ixe 50º ko tenperaturak eta desertun bixitxik dakarren ondorixo larrixak.
Ongi etorri ekitaldi jaixe
Gaur (uztailak 18) 17:30 etatik aurrea Alamedan egitarau zabala egongo da Yaalah elkartik eta Ondarruko Udalak antolatute. Puzgarrixak, txokolatadi, Txirrimorraskin eskutik jolasak eta arpexak pintxati, ekitaldixe… herritxar guztik gonbidatu dotxuez jaialdixan parte hartzea.
Yaalahko kidiai eta saharar herrixan alde dabizen ekintzailiai sarritxan entzun ixan dotsauen hausnarketiaz gelditzen gaz; ume honek ez leukie euki bir hona ez beste iñoa baldintza eskasetatik ospa etxeko beharrik. Euran herrixe, hondartzak, lurrak… marokoko estatu kolonialistin menpe dazelako eta errepresiñoi eta gerratik eskapa bihir ixanbelako etorten diz. Helburu, ASKATASUNE!
Bide horretan gu albun eukiko gatxue, aiako da egune askatutako Aaiuneko edo Dakhlako hondartzetan gozatuko douena! Bai hoixe!
Beste herri batzutan ikusi douzen latxeik, ixez “ONDARRU” ikur antifaxistiaz argi eta garbi erakusten daben kamisetak ata ban Sortuk. Ixezko arrakasti ikusitxe, aurten eskari bidez erosteko aukeri da.
Eskatzeko epi uztailan 20 an itxitxen da eta formulaxo hau beteta ein bir de eskarixe:
Gaur hasi eta hillan 20 bittartin Udal erakusketa aretun ahalko dou aukeratu aurtengo jaxetako kartela, bertan dazelako aurkeztu dizen lanak. Horretako baldintza batzuk bete birdiz: Pertsona bakotxak boto bakarra ahalko dau bozkatu, Nortasun agirixe erakutsi birde ta Bozki erakusketa aretun bakarrik ahalko da ein. Herrittarrak dakau berbi on, hartu parte!
Gaur arratsaldeko 7retan frontoin, Udako eskuz binakako Master Laboral Kutxa txapelketi emakumin esku-pilota partidu. Parte hartuko daben bikotik honek diz: Alde batetik gaztik, NAIA ZELAIA eta ONINTZA GALDOS eta aurkarixak EIDER PEREZ eta GARAZI NISA. Eta elite mallan, ALDAI eta BERGARA ta aurkarixak ARRIZABALAGA ta ZABALA.
Ongo Zapatun (U-12) eingo diz Koaxi Triatloi Taldik antolatutako umin akuatloia eta triatloi herrikoia, beheko karteletan ikusten dozuen latxeik. Bertan parte hartzeko, ixenak ordu bete lenaua emon bikodiz. Anima eta hartu parte
Bi bertsolai handi eukikouz herrixan uztailak datorren baixakun (U-11an) Zubi Zaharra elkartin (Artabide kalin). Bertso-afatxako sarrerak lagun kopuru mugatuntzako ixango diz (tokixatxik) ta bertan parte hartzeko KURIKE dendan ipinitxue saltzen 30 euron trukin. Ez laga atzaneako!
MATER txalopi, aurten be Ondarrure etorriko da. Uztailan 11tik 14 bittartin portun egongo da eta hainbat ekintza eskeiniko dotxue (azpixan dakazue egitarau osu). Zeta datorren galdetukozue askorek, ta erantzune, kontzientzixi biztutea zaborran ingurun, zer kaltegarrixe dan itsosure zaborra botatiaz ta helburu nausixe ZERO ZABOR URETA da. Lehenengoko emanaldixe, Itsas Erraldoien Martxa ixango da uztailan 11an (baixakuk), arratsaldeko 7retan Itsasaurren. Anima ta hartu parte ekintzetan.
Uztailak 4 eta 6 bittartin ospatuko da herrixan 36. GALIZA egune (Euskal Herrixan), programa zabala eratu dabe horretako azpixan ikusiko dozuen latxeik. Urtero herri desberdinetan egiten dan jaxe da eta aurten Ondarrun egokitxu de etxi, Galizia Etxin eskutik. Ondarrure aspaldi etorri zin Galiza aldetik gexen bat biharrea (itsosa gexenak Ondarruko kasun) ta bertan sustraxak bota zitxuen, gaur haren seme alabak eta lobak gu baño Ondarrutarraua diz. Gaur de egune ondioik (edadekuk) euran hizkuntzi berba etxen jarraitzen dabena (Alameda aldin entzuti baño eztakazue) ta guk txalotzen douz hamendik, euran jatorrizko kulturi gordeten jarraitzen dabelako. GORA GALIZA CEIBE!