Euskal Herriko ITZULIXE Ondarrun

Eguen gabin montaten hasitxe, Zaldupeko eremu Euskal Herriko itzulixan guni bihurtu de. Bertan amatxu de 2021eko itzulixan 5. etapi eta zapatun urtengo dau bertatik 6. etapik.

Zaldupeko guniaz gain, gaur eguerditxik hasitxe, herri guzti murgilddu de Euskal Herriko kirol ekitaldi garrantzitsuenan giru.

Argazkixe: FOKU

15:15 pasa di lehenengoko bidar herritxik Hondarrabitxik urten daben txirrindularixak, eta 17:00ak aldin aia da lasterketi helmuga.

Aurrera Kirol Elkartik eta Ondarruko Udalak, zentzuz jokatzeko deixe ein dotsen herritxarrai eta holantxen ixan da. Hainbat herritxar egon diz bide ertzetan txirrindularixak animaten segurtasun neurrixak errespetata eta distantzixakin.

Aldarrikapenak be ikusi douz bide ertzin. INDEPENDENTZIA mural handixe zabaldu dabe herritxar batzuk lasterketi pasa dan leku bitxan.

Pankarta honek argi eta garbi diño hau EUSKAL HERRIXE dala.

Udal ordezkaxak eta Aurrerako lehendakarixak sari banaketan parte hartu dabe eta Aurrera K.E 100. urteurreneko oroigarrixe be emon dotse Mikkel Honorè, etapako irabazliai.

ASIER BADIOLA LASARTE “Indixu” hurreatu dabe!

Pare bat aste pasa diz jakin gendunetik ASIER Santoñako kartzela hurreatukobela, etxetik 130 kilometroa. Eguenin goxeko 6 retan ataben Picasentgo kartzelatik (Valentzia) ta Zaragozan geldialdixe einde gero alla da halako baten Santoñako El Duesoko kartzela. Guk argi eta garbi esaten dou, ETXIN NAHI DOUELA IKUSI! bañe pozteku de etxetik gertu dala jakitxiaz, kresal usañe arnastiaz, euskal irratixak entzutiaz…hurrengo geltokixe ETXI!

Errenta aitorpena EUSKERAZ albistin ingurun zuzenketi

TURRUNEko irakurle batek bixalduzku idatzi hau:

Arratsalde on: Goian aipaturiko gaiari buruzko informazioa jarri duzue gaur. Jakin ezazue aurten Bizkaiko herritarrok ezin dugula errenta  aitorpenik egin finantza erakundeetan, horrela erabaki duelako Ogasunak. Horren ordez berak egin ditu gure errenta aitorpena. Etxean jasoko dugu informazio guztia eta gero tresna elektroniko bidez baietza, zuzenketa eta abar egin. 
OSASUNA

Hemen honi  buruzko informazioa:
https://web.bizkaia.eus/eu/errenta-bizkaia

*Gure partetik milla esker irakurle fin horrei, zuei esker aurrea jarraitzeko indarra emoten dozuelako.

Errenta aitorpena EUSKERAZ!

Errenta aitorpena EUSKERAZ etxeko deixe ein dabe aurten be udalak eta UEMA elkartik. Bizkaixan, errenta aitorpena etxeko modu erabilienetaku finantza erakundin buleguta juti de. Udalak eta amankomunazguk be finantza erakundikin elkarlanin eingo dabe aurten be kanpañi, herritarrak errenta aitorpena euskeraz etxea gonbidatuz. Anima zeu be!

Osasun eskubidin alde, IBON ETXEA!

Osasunan Nazioarteko Egune de gaur, eta gaxo larrixak dauken hamazazpi euskal presun egoeri bistaratu dau SARE elkartik, «salbuespenezko» espetxe politikin eragiñe eta espetxitako gabezixak salatute. Gaur arratsaldin hainbat herrixetan egin dabe elkarretaratzik hau salatzeko, tartin ONDARRUn ikusten dozuen latxeik.

Alamedako Pentsionistan elkarretaratzi gaur be!

Honentzako ezta jairik, herri gexenak jai egune ospatu dau gaurko egune bañe Alamedako Pentsionistak beste astelehen baten, pankarta atzin batu diz danoi toka bilezkuken aldarrikapenak eskatzen: PENTSIÑOI DUIÑAK ta GIZARTE SEGURANTZA PROPIXU. Gaur 167 lagun batu diz eta datorren asteleheneako toki eta ordu bardiñin bertan batzeko deixaz amatxu dabe ekimena JO TA KE LORTU ARTE! esaldixaz.

Gaur ABERRI EGUNE! Gora EUSKAL ERREPUBLIKI!

Gaur aberri egune ospatzen dou Euskal Herrixan. Jai egune ixan arren, aldarrikapeneako egune dou gaurku.

Pandemixa honek barriro erakutsi dozku BURUJABETZI bir douela, geure herrixan ingurun erabakixak hartzeko eta arazuk geuk jestionateko.

Udaletxeko mastan Ikurrine, Nafar ikurre eta Ondarruko ikurre daz.

Herriko balkoi eta bentana asko ta askorek be ikurrinak dakarre ipinitxe:

Plaza musikan batu gaz 12:30etan puntun “Euskal Herria batera” ekimenak deitxutako ekitaldixan. Bertan, danok batea hiru abesti kanta (Txoria txori, Gernikako arbola eta Ikusi mendizaleak) eta ikurriñak altza dabe udal ordezkarixak.

Argazkixak jasoten jun ahala eguneratzen jungoa argitalpen hau.