Azaroak 21 (domeki) ‘Porno vs Afrodita’ antzezlana, Beikozinin 19:00etan!

SINOPSIXE: Gaztetxi ixtea du. Gaztik nausixak einddi eta ez da inor lekuku hartzeko prest. Taldin azkan kontzertu be bada. Seme-alabak, lanak, nekik, gain hartu dute. Soinu-proba aurrea dun heinin, taldekidin eta euren inguruko ume eta gaztin bultzadi, galdera eta pasioen argazki musikala, zuzeneko bideoklipe, ixango dou zentzunen aurrin. Beti be, Porno eta Afrodita jainko-jainkosa basatixan begirada apetatsupin.

Sei gizabanako hilkor, bizitziaz ahal duben modun moldatzen, bi heroi super cool, eta bi jainko-jainkosa ahalguztidun lurtar gaixoek debekatute dauken guztixaz gozatzen. Ixango da antzerkixe, ixango da musiki, ixango da barre-algari, miñe, pasiñoi, haragixe, odola. Ixango da rock and rolla.

Gonbidapenak, Turismo Bulegun daz eskuragarri.

EUSKARAZ FEMINISMOTIK, FEMINISMOTIK EUSKARAZ!

Literatur Amuak ekimena eta Emakuminganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunan inguruko egitarau bat eginik.

Formatu berritzalliaz dator aurtengo ekimena. Ohiku baño egun batzuk beranduxeago bañe euskara eta berdintasun sailan arteko elkarlanaz, Literatur Amuak ekimena eta Azaroan 25eko Emakuminganako Indarkeriaren Aurkako Egunan inguruko egitarauk uztartuz.

Sarrerak eta gonbidapenak Turismo Bulegun eskuragarri daz onezkeo, martitzenetik domeka, 12:00etatik 14:00eta eta 18:00etatik 20:00eta.

Antzerkixak, Zubikarai Sarixak, Alain Lersundi, Mikel Etxaburu, Andrabandan 10.urteurreneko dokumentala… eta askoz gehixa!