Abendun 3ko gabaz, B.O.M. 44 urteko Markiñar langili eta LABeko afiliatu hil zan Bergarako Fagor Ederlan lantokixan. Istripu “ez traumatiku” salatu eta senide zein gertukuai elkartasune adierazteko elkarretaratzea deitu dabe gaurko (abenduak 7) arratsaldeko 7 retan Markiñako udaletxe aurrin. Aurten daneako 59 lagun ixan diz biharrea jun eta etxea bueltan ez dabenak ein. Sarraski honei STOP esateko ordu alla dala pentsatzen dou, NAHIKURE!
ZURRUMURRU liburu dendi ezta geldik egoteko ta gabonetako oporretan LHko ikaslintzako labaik bako buztin tallerrak antolatutxu. Talde txikixak ixango dizenez lelengotik ixenak emoti gomendatzen dosku behian agertzen dan telefono zenbakixan. Zer egunetan eta zer ordutegi eukiko daben be ikusiko dozue bertan.
Gaur urten dau Gasteiztik 4X4 elkartasun proiektuk Tindufeko saharar errefuxiatun kanpamentuk helburu hartute. Gasteiztik Jaenea, Jaenetik Almeria, Almeriatik Argeliko porture, Argelin sartute, desertu amaigabi jarraitxuz, Tindufea aia arte. 3000 kilometro inguru eingo dotxuez guztire Euskal Herriko hainbat boluntaxok, tartin Ondarruko Yaalah elkarteko hiru kide.
Goxin agerraldixe ein dabe gaur urtengo daben kidik, bixar (baixaku) beste talde batek urtengo dau. Guztire 42 ibilgailu 50 gidariaz.
Hainbat elkarte, udal, instituziñoi… egon diz inplikata proiektu honetan ixezko udazkenetik ta covid-19 xan erruz ezin ixan zan burutu. Ibilgailu batzuk elkartik erosi dotxuez, udaletxitako ibilgailu zaharrak be baduz tartin, ertzainan paisanozko (sekretak) hainbat kotxe, anbulantzixi… Ibilgailu guztik mateixalaz gorarte beteta.
Proiektu hau Oporrak Bakean eta Euskal Saharar ordezkaritzin artin antolatu dabe eta hainbat helburu beteteko asmu dakar egitasmo honek:
Bi udatan Oporrak Bakean programin barrun etorri ezin ixan dizen haur sahararrai oinarrizko mateixala bixaltzi (Neguko erropak, eskola mateixala, sendagaxak…)
Saharar herrixak bixi daben egoera berezi eta gogorrin euran albun gazela erakusti eta babesa emoti.
Ondarruko Yaalah elkartik furgoneta bat erosi ban ixezko udazkenin, mateixal bilketi be ein ban herritxarran erantzun paregabi jasota, zozketak… ta Covid an eraginez bertan bera laga zan ixez burutzeku zan proiektu. Baine aurten gogotsu eta ilusiñoiaz ekin dotse abentura erraldoi honei Yaalahko kidik. Proiektuk markatako helburun barrun, Yaalahkuk ondala uda batzuk Ondarrun euki genduzen: Lamat, Mohamed, Ziyad, Baba, Hurria, Fardi… haurrai erungo dotse ixez ondarrun batutako mateixala.
Proiektuk aurrea jarraitxu ahala jungo diz informaziñoi eta argazkixak bixaltzen. Bitxartin hamen lagaten dotsuau gaurko egunak laga dotsen irudixak.
Abendun 3 eta 4 an ospatuko dau NOYA tabernik bere 7. urteurrena ta itxuri emoteko ekimenai DJ xan laguntzi eukiko dau. Baixakun, DJ Malandro eta DJ Elepunto eukikouz illuntzeko 11:00 tatik aurrea ta zapatun DJ Arkaitz Ramos eongo da musiki ipintxen.
Hasi zaz abendun 19ko Ondarrutar Naturala lehiaketako prestatzen? Zemat dakixu herriko kontuai buruz?Zeren zain zaz ixena emoteko? Anima eta erakutsi zer dakixun! Ixena emoteko epi zabalik da abenduan 12 rarte. Ixen emotik udaletxeko euskara sailin (1.solairun), mrey@ondarroa.eus posta elektronikun edota Turismo Bulegun.
Astelehena alla da ta PENTSIONISTAK han ikusi douz. Alamedi aterkiñez beteta ta herriko helduk pankarta atzin aldarrikapen garbixaz, Pentsio Duinen alde Borrokan! haxiai eta eurixai aurrea etxen gaur 130 lagun batu diz. Jo ta Ke Lortu Arte! esanaz amatxu dabe gaur be!