AURRERAko nutrizionisti dan Jon Feijook kirolaxan gurasuai zuzendutako hitzaldixe eskeiniko dau abendun 22an, eguaztena, 19:00etan Kofrai Zaharrin. Herriko edozein kiroletako gurasuai be zabalik eongo eide esan dabe antolatzallik.
Gaur ixan da ALAMEDAko PENTSIONISTAN urteko atzanengoko enkarteladi, aste bixin atsedena hartuko dabe eta hurrengoko hitzordu 2022 ko urtarrillan 10 in ixango da. Gaur 177 lagun batu diz pankarta atzin eta 20 minutuko geldialdixe ein eta gero datorren urtearte esanaz amatxu dabe gaurko ekimena.
Beste urte amaiera bat eta gure herriko etxe batzutan aurten be hutsunak egongo diz. Hori gogoratzeko eta eurakin ez gazela ahazten aldarrikatzeko, hainbat ekimen antolatu dabe herrixan SAREk eta ETXERATek abenduak 24 eta 31 eako. 2022 rako be urteroko deialdixe eindde da, Urtarrillak 8 xan danok BILBOA!
Urtiai agur esateko ordu allaten dan honetan, GABON KONTZERTU eskeiniko dabe Unanue udal musika eskolakuk datorren astelehenin (A-20) arratsaldeko 8 etatik aurrea Andra Mari elixan.
Laugarren liburu kaleratu dau MIKEL ETXABURU olerkigille ondarrutarrak, beran ixenburu “Ahaztu baino lehen, ama” (70 poemaz osatute) ta protagonisti igarriko zenduen latxeik beran ama da, AGURTZANE BERMIO. Turrunetik gomendixo bat, merezi dau liburu erostik eta bide batez berak deskribaten daben gai gordiñai (memoixi galtzin ingurun) pare bat buelta emoteko danontzat baliogarrixe ixango dala erizten gazku.
Herrigaia osatzeko eta aberasteko aldixan gaz: bixar hasitxe domeka bitxartin, abendun 17tik 19re, aurkeztutako 120 zuzenketa partzialak bozkatzeko momentu de.
Horietatik 70 (egillikin adostutako zuzenketak eta Nazio Kontseilun babesa daukenak) blokin bozkatzeko aukeri eukikou. Aldiz, Nazio Kontseilun autoemendakinak eta adostasunik ez daukenak banan-banan bozkatuko dou.
Bi bide daz bozkatzeko:
– Lelengoku, online, partehartu.sortu.eus plataformin bidez. Sartzeko arazoik eukiko bazenduke, bizkaia@sortu.eus helbidea idatzi edo 946 75 93 03 / 662 16 44 94 telefonuta deitxu, bestelan jarri harremanetan auzo/herriko Sortuko taldeko arduradunakin
SARE elkartik ETXERAKO BIDEAN kanpañin barrun manifestaziñoi bat antolatu dau Basauriko kartzela ongoxe zapaturako. Ondarrutarrok be bat etxen dou ekimen horreaz eta autobuse antolatu dabe berta juteko. Zaldupetik urtengo dau goxeko 10:30tan ta ixenak ANAITAN edo KULIXKA tabernetan emon bihir diz. Kotxin juti pentsa badozue gogoratu Basauriko Arizgoitiko plazatik urtengo dabela martxik eguerdiko 12 xetan.