Abenduak 24 (baixaku) OLENTZERO be enkarteladan!

Urtero etxen douen ibilbidi engou ongun be gabon egun illuntzin, Zubi Barritxik Alameda arte OLENTZEROaz batea. Urteroko eskakizune engotzau aurten be, DANAK ETXEA! etorri birdizela eskatzen. Gogoratu 7:30 tan hasiko dala ekimena.

Ondioik be lagun asko daz etxetik kanpun, gexenak kartzeletan bañe beste jende mordo bat mundun tzir

Ta falta dizen guztikin gogoratzeko aurten be Kofrai Zaharra argiztatu dabe.

MIKELTXOn liburu barrixe kalin da!

Laugarren liburu kaleratu dau MIKEL ETXABURU olerkigille ondarrutarrak, beran ixenburu “Ahaztu baino lehen, ama” (70 poemaz osatute) ta protagonisti igarriko zenduen latxeik beran ama da, AGURTZANE BERMIO. Turrunetik gomendixo bat, merezi dau liburu erostik eta bide batez berak deskribaten daben gai gordiñai (memoixi galtzin ingurun) pare bat buelta emoteko danontzat baliogarrixe ixango dala erizten gazku.

Aurrea du SORTUko kongresu!

Herrigaia osatzeko eta aberasteko aldixan gaz: bixar hasitxe domeka bitxartin, abendun 17tik 19re, aurkeztutako 120 zuzenketa partzialak bozkatzeko momentu de.

Horietatik 70 (egillikin adostutako zuzenketak eta Nazio Kontseilun babesa daukenak) blokin bozkatzeko aukeri eukikou. Aldiz, Nazio Kontseilun autoemendakinak eta adostasunik ez daukenak banan-banan bozkatuko dou.

Bi bide daz bozkatzeko:

– Lelengoku, online, partehartu.sortu.eus plataformin bidez. Sartzeko arazoik eukiko bazenduke, bizkaia@sortu.eus helbidea idatzi edo 946 75 93 03 / 662 16 44 94 telefonuta deitxu, bestelan jarri harremanetan auzo/herriko Sortuko taldeko arduradunakin

– Bigarrena, bozketa gunita junde.

  • Ondarru: Abenduak 19 (domeki), 11:00-13:00 Txokun.