Hamen dator urteko gaurik beldurgarriena… Arimen Gaua. Udaleko hezkuntza batzordik egitarau zabal bat antolatu dau aurten: ikastetxik, Gazteleku, Musika Eskoli, Artelan… danok batea. Anima ta hartu parte!
Ondarruko Udalak, Emakumin Udal Berdintasun Kontseiluk eta Etxelilak, emakume Zarauztar baten erailketi salatzeko kontzentraziñoi deitxu dabe. GAUR (Urriak 19) 13:00etan Alamedan.
46 urte pasa diz Fran Aldarondo Badiola “Ondarru” hil bela Guardia Zibilak Ibarrako Izaskun auzoko Maita Goikoa baserrixan. Hasieran ETA erakundeko militanti eta gero Komando Autonomo Antikapitalistetako erakundeko partaidi. 1977ko sasi indultuaz kalea urten ban azkenengoko presu ixan zan “Ondarru”. Bi urte geruaua hil ban Guardia zibillak.
Franek beran konpromiso militantiaz aurrea jarraitzeko autu ein ban eta bi urte berandua KAA ko kide zala hil ben Guardia Zibilak enboskada baten. Hauxe da erailketin momentun euazen lekukun testigantzi:
«Hamabi eta erdiak aldera tiroketa handi bat entzun genuen, eta goialdetik gorpu bat amiltzen ikusi. Baserritik hurbileko belaze batean gelditu zen, artean bizirik. Behean gelditutako guardia zibil batek, hurbildu, eta tiro egin zion berriro».
Fran Aldanondoren gorpuak hamabost bala zulo zituen, gehientsuenak bizkarraldean. Nortasun Agiria aldean eduki arren Gobernuak ez zuen haren nortasuna adierazi, Egin egunkariak publiko egin zuen arte.
Ondarruko Ezker Abertzalik memoixa kolektibun ingurun etxen dabilen lanketin barrun, oroimen plaka hau ipini ban Fran jaxo zan etxin aurrin.
Batzuk inposatu nahi doskun errelato bakarran aurrin, memoixa kolektibu osatzi gelditzen gazku. Etorkizuneko belaunaldixai iraganan inguruko trasmisiñoi etxi geure esku da, bestelan etsaixak eingo dotsa.
Azpixan ikusiko dozuenak diz AURRERAko talde desbardiñak Zaldupe udal futbol zelaxan jokatukotxuen partidun egun eta ordutegixak! Aupa AURRERA tra ka tra!
Gaur, Urriak 15 (eguaztena) Hego Euskal Herrirako deitxute dan PALESTINAn aldeko borroka egunaz bat eingou Turrunetik be. Egunin tzir lanuztik daz deitxute lantegixetan, ikastetxitan….PALESTINAREKIN KONPROMISOA -GENOZIDIOA STOP! HAUSTURA ISRAELeaz ORAIN! lelopin. Illuntzeko 7:30xetan Alamedan konzentrzaziñoi zaratatsu eongo da, GERNIKA-PALESTINA herri ekimenak deitxute. (Ekarri potu, txistuk, txiliñak..) Herri oso bat hiltxen ezinddouelako laga, batu zeu be mobilizaziñoitxa!
Nahiz eta EAEko gobernuk ez dotzen jamonik ein PENTSIONISTAN eskakizunai eurak ez diz kikilddu ta kalin ikusi douz gaur be pankarta atzin. Lekatxokuk, Markiñarrak eta Ondarrutarrak hor jarraitzen dabe beste Euskal Herriko herrittar ugarik latxeik. Hortaz gain ongo egunetan eingo dizen PALESTINAren aldeko mobilizaziñoitxan parte hartzea animaten dosku. Estatu mailan ( PENTSIÑOI gaxe ez dalako Euskaldunon gauzi bakarrik) Urriak 25in manifestaziñoi eingo eidabe Madrilen eta horren barri be jungo dizela zabaltzen hurrengo egunetan. PENTSIÑOI DUIÑAK LORTU ARTE, JO TA KE!