JOAKIN ETXEBARRIA ZUBIA urte barrixaz batea jun gazku!

Urti eztou ondo hasi, atzo beste lagun eta kide batek agur esazkun. JOAKIN 81 urteaz jun gazku, bihargin fiñe, ixille, beti prest euana edozertako… Atunak mozten famau, kipuli doraten fin, PLAZAGAÑEKO beharrezkotako bat. Kalin be herriko mobilizaziñoi guztixetako militanti, Preso ta Iheslaxan alde, Pentsionistan alde, Langillin eskubidin alde… Ez zan argazkixetan agertzeku, beti atzeko aldin, bañe hantxe… Ondarruko EZKER ABERTZALEko jentik faltan botako zatxuau! Agur, lagun!

Urtarrillak 15 (zapatu) BORROKAK AURRERA DARRAI! manifestaziñoi

EUSKAL HERRIKO PENTSIODUNEN MUGIMENDUtik (ONDARRUn Alamedako PENTSIONISTAK) hau zabaltzeko eskatuzku:

 “2022ko urtarrilan 15in, zapatun, lau urte beteko diz Hego Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduk mobilizaziñoik hasi genduzenetik. Egindako mobilizaziñoin ondorixoz aldarrikatutako eskakizun batzuk lortu diz, bañe ez guztik. Borroka luze horren 4. urteurrena gogoratzeko Zaldupetik 12:00xetan urtengo daben manifestaziñoi eingo dou; Lan Erreformin kontra eta aplikatu nahi doskun KPI mota barrixan aurkako aldarrikapenakin. Mobilizaziñoi horretan parte hartzea animaten zatxuau, bai pentsiodunak, baitxe be lan-aktibun zazenok”.

*Gogoratu be bai, ongo astelehenetik aurrea (urtarrillak 10) hasiko dizela osteabe Alamedako Pentsionistan enkarteladak. Han ikusiko gaz!

DANOK KALEA! DANAK ETXEA!

Euskal presun eta iheslaxan eskubidik aldarrikatzeko, Baxona eta Hego Euskal Herriko 200 herrixetan mobilizaziñoik eingo douz gaur. Urteroko irudirik (Bilbon) ikusteko aukeraik ez dou eukiko aurten be Covid 19 dala ta, bañe kalin eongo gazela argi dakau. Ondarruko hitzordu Zaldupeko zubixan, arratsaldeko 5 etan, ixango da.

Bidi etxen guz, etxetik gerua ta hurria daz, len eurak ikusteko astero millaka kilometro etxen genduzen, gaur ehundaka etxen douz bañe DANAK ETXIN ikusi arte GUK eztou errieik emongo, eta ZUK?