Aia diz herrire ume sahararrak! Uzt 28an ekitaldixe alamedan.

Asko kostata eta programin bi urteko etenaldixe ta gero aia diz Euskal Herrixan udi pasako daben ume sahararrak. Ondarrun saharar errefuxiatun kanpamentutako 6 ume eukiko douz.

Yaalah elkartekuk esan dozkuenez, oztopo administratibuk, atzerapenak, familixa kopuruk… asko baldintzatu dabe 2022 ko Oporrak bakean harrera programi orokorrin baine harrera familixan konpromisu eta esfortzu nabarmendu nahi dabe.

Datorren eguenin (uztailak 28) ongi etorri ekitaldixe egongo da alamedan.

TURRUNE be opor sasoin!

Honezkeo igarriko zenduen opor usaiñin gabizela Turruneruok, atseden sasoin, pilak kargateko erabiltxen douen egunak ixaten diz honek. Urte guzti lanin (dakauenok) ta beharrezku ixaten da geldiune bat, inddarrak hartu eta leko barrixak ezautu, bañe horrek ez dau nahi esan lotan gazenik. Kanpoa juti erabaki dabenak euran argazkixak hasi gazku bixaltzen TURRUNEa. Hamen GALIZA aldetik, LANDETATIK, KUBA aldetik eta ERREPUBLIKA DOMINIKAnatik jaso douen argazkixak erakusten dotzuauz. Anima zeuek be zazen tokitxik bixaltzea eta argitaratukouz!

Abuztuak 7 (domeki) Danok HONDARTZETA!

ETXERATek antolatute (PRESO ta IHESLAXAN senidik) urtero etxen douen ekimena eingo da Abuztuak 7 an. Euskal Herriko hondartza desberdiñetan batuko gaz helburo bakarraz, DANAK ETXEA! SALBUESPEN POLITIKIAI STOP! eskatzen, ta ONDARRUai dagokionez eguerdiko 12 xetan Alamedan batuko giñake ta ARRIGORRI hondartziai buelti emon ondoren herri erdixan amatxuko dou ekitaldixe. Espetxin eta ihesin dazenak danon babesa birdabelako, hurreatu zeube!

ARNASA egunak emon dabena irudixetan!

Hondartza juteko egueldixe euki gendun atzo herrixan, bero itogarrixe, ta halan da guzti ARNASA eguneko ekimen guztixetan jenti baño ez gendun ikusi, standetan, dantza ikuskizunin, marrazkilaxan lanetan, paillazo artin, oihaletan, kontzertun, jan eta edanin …

Amaitzeko esan antolakuntzatik esazkule Ondarruko herrixai eskerrak nahi dotzezela emon erakutsitxako babesatxik; ixan be, ekintza ezberdiñetan parte hatzen edo egun guztin tzir jai hau aurrea eruteko esku bat botaten herrittar talde zabal bat egon zalako! Mille esker danoi ARNASA elkartin partez! Danon artin lortukou!