Saharar kanpamentutako eskola mateixala lagateko azkanengoko egunak

Beste urte batez Yaalah elkartik Saharar errefuxiatun kanpamemtuta bidaiatuko dau Bir Ganduz proiektuaz jarraitzeko.

Bidai hau aprobetxatuz, bertaratuko dizen dozena bat kidek euran boltsetan mateixala eruteko aukeri eukiko dabe, eta elkartin helburu ahalik eta mateixal gexen batzi de.

Bilketa puntuk azaroak 11 arte egongo diz herriko ikastetxitan eta KURIKE eta IDIAKEZ dendetan.

Azaroak 8 (zapatu) HARRERA elkartin aurkezpena Kofrai Zaharrin!

On dala hamahiru urte sortu ben HARRERA Elkarti ( Euskal PRESO ta IHESLAI politikuk etxeratze errezteko tresni). Euskal preso politikun egoeri asko aldatu de denbora gitxixin, ta horrei aurrea etxeko, ‘5.000 baietz!’ kanpañi martxan ipini dabe elkarteko kidik. HARRERAn eginkizunaz, gaur egungo erronkez eta kanpañin nondik norakuaz aurkezpena eingo dabe datorren zapatun Azaroak 8 eguerdiko 12xetan Kofrai Zaharrin.

Gure PRESUn eta IHESLAXAn “behartasunai” eta “aterrizajiai “aurre etxeko ta laguntzeko tresna beharrezku ta egokixe da HARRERA ELKARTI. Danon artin erreza engou, hurreatu entzutea!

PENTSIONISTAK Alamedan beste behin!

12xak puntun zabaldu dabe gaur be pankarti herriko PENTSIONISTAK. Beran atzin, 107 lagun batu diz eta beti lantxeik 20 minutu egon diz. Tartin eon da udal ordezkari bat be bai, EHBilduko zinegotzi eta alkateordi. Tinko erakusten dabe borrokan jarraitzeko asmu daukela eta ez dazela prest erria emoteko.

Emakume pentsionistak be hilan 21in eingo dabe V. asanbladi eta herri desbardinetan dabiz argazkixak ataten bertan erakusteko gero, eurak be hor dazela adieraziz. Jo ta Ke Lortu arte!

Azaroak 22 (zapatu) ASKATASUN HAIZEA manifi Bilbon!

Urtero latxeik aurten be Bilbon batuko gaz Azaroak 22xan arratsaldeko 5:30tan La Casillan, Euskal Herriko abertzale, ezkertiar eta independentistok. Gure herrixak bixi daben oldarraldi erreakzionaxuai hortzak erakusteko sasoi heldu dela ereisten gazkulako eta erronka barrixai herri lez aurre einbitzauelako ASKATASUN HAIZEA! manifestaziñoire juteko deixe eindabe azpiko argazkixan agertzen dizen Ondarruko herrittarrak. Bilbon elkar ikusiko gaz!

IÑAKI IBAIBARRIAGA IRAMATEGI junde gure artetik!

Atzo jaso gendun albisti, IÑAKI gure artetik jun zala 70 urte eukazela Medellinen (KOLONBIA). Urte batzuk diz bertaratu zala bañe inoiz ez da ahaztu beran herrixaz, gorputze han buru hamen eukala esan ixan dosku behin baño gexauatan. IÑAKIn ibilbidi ezautu douenok, gogoratzen gaz Cikautxoko kooperatibista latxeik, H.A.S.I.ko militanti 80.hamarkadan, L.A.B. sindikatuko kidi eta akuilu urte askun, Amnisti mugimendun mobilizaziñoi ugaritxan partaidi, pare bat bidar atxilotu ixan zan (gure akordutan) azkenengoz 9 hillabete espetxin (Aranjuezeko kartzelan), GURASOAKeko partaidi (atxilotun senidik), Ezker Abertzaleko estruktura desbardiñetan, HERRI BATASUNAko zinegotzixe ixandaku, herri mugimendun KRESALA kultur elkarteko batzordin partaidi, tanborradako antolatzalletako bat, kortxeleko mamutan be esko bat botaten….

TURRUNE etxen douenon partetik musu handi bat etxekuai. IÑAKIk emondako guztiaz gelditzen gaz!

PENTSIONISTAK BORROKAN jarraitzen dabe!

Gaur be 12xak puntun batu diz Alamedan herriko PENTSIONISTAK ta zabaldu dabe euran pankarti, GUTXIENEKO PENTSIOA/GUTXIENEKO SOLDATA; 108 lagun alkartu diz pankartin atzin eta eurakin batea Udal ordezkari bi be egon diz (EHBilduko bi zinegotzi).

Pentsiodunak argi esan dabe eurak aurrea jarraitxuko dabela mobilizaziñoikin. Ixan be, pasan eguenin Bilbon emondako prentsaurreko jendetsun hoixe azaldu ben, prest dazela borrokan segi etxeko eta hurrengo hilabetetako mobilizaziñoi-agendi zabalduko dabela.

Beste alde batetik, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduko (EHPM) hainbat partaide, zapatun, urrixan 25in, Madrilen ixan zin Estatuko beste Herri batzuetako platoformekin batea deitxutako manifestaziñoin. Autobusez jun zin 200 bat lagun inguru Hego Euskal Herritxik megafonixi pankartak eta ikurriñakin euran aldarrikapenak zabaltzen.

Horrez gain, Himalaiatik be pentsiodunei elkartusune erakutsitze honek mendigoizaliok: