Alamedako Pentsionistak borrokan jarraitzen dabe!

Gaur be Alamedan batu diz herriko PENTSIONISTAK pankarta biren atzin, bata GUTXIENEKO PENTSIÑOI GUTXIENEKO SOLDATIaz parekatzeko eskatzen eta besti ganorazko GARRAIO PUBLIKU aldarrikatzen. Puntualak beti lez ta egueldixe lagun, 98 lagun eta 3 Udal ordezkari (EH Bilduko 3 zinegotzi) ipini diz pankartan atzin.

Bozgorailutik gogorarazi dabe Bilbon zapatun manifestaziñoi jendetsu egin zala, hain zuzen be une honetan pentsiñoin bideragarritxasune danan ahotan dabillenin eta domekan bozkatzea deitxute gazenin. Aipatu dabe akordateko Euskal Autonomi Erkidegun Pentsionisten mugimenduk Ekimen Legegilli bultzatzeko 145.142 siñadura jaso zitxuezela Gasteizko Legebiltzarrea aurkezteko, eta zer zan eskatzebena? ba GUTXIENEKO PENTSIÑOI = GUTXIENEKO SOLDATI. Agintin dazen alderdi politikuk (PSOE/EAJ) jamonik be ez dotzen ein. Holan ba, hamendik aurrea edozer ixan da be, eurak kalin jarraitxuko dabela azaldu dabe.

JO TA KE LORTU ARTE!!! Eta datorren astelehenin barriro Alamedan batuko diz.