Jai egun arrotza da euskaldunontzako gaurko egune bañe horrek ez dau atzea bota gure herriko PENTSIONITAK eta han ikusi douz Alamedan. 12xak puntun zabaldu dabe pankarti eta beran atzin 91 lagun ipini diz, tartin EH Bilduko bi zinegotzi.

Azaldu dabe gaur goixin EHPMko ordezkarixak komunikabidin aurrin prentsaurreko bat emoten euazela, Bilboko udaletxin aurrin, azarun 11n eingo dan grebin ingurun. Bertan euran iritzixe adierazteko asmu eukela pentsiñoin erosteko ahalmenaren galerin ingurun eta emongo dan erantzunan baloraziñoi be eingo zan.
Horrez gain, azaldu dabe egunkarixeta zabaldu dala, aurreko astin geatu zin modun, zuzeneko autobusak eskatzeko emondako pausuk. Herritxar guztiai be dei etxen dotse datorren asteleheneko elkarretaratzin parte hartzea, hau danon gauza bat dalako.
JO TA KE LORTU ARTE!!!