ROMAN BADIOLA ZABALETA iheslai Ondarrutarra hildde!

Urtitan Iparraldin bixi ixan da ROMAN beran herritxik ihesin jun biharra euki balako 80.hamarkada amaieran. 1981ko urrian 5 in atxilotu ben lelengoz eta handik Puerto de Santa Maria erun ben. Kartzelatik urten eta handik denbora gitxire hanka ein ban.Arpei baiko pertsoni bihurtu zan urtitxan ROMAN, errepresiñoi tarteko eta silueta bidez erakusten gendun sasoi hartan pegatina eta karteletan. Iparraldin bixitxik asko baldintzatu ban beran eguneroko bixitxi, erdi izkutun biharra einbihir ixati adibidez eta beti billurrez noiz atxilotu eta Espainiaratuko ben. Ametsgaiztuai amaieri alla arte eta 2014ko gabonetan egoera barrixan aurrin buelta eiban herrire eta ongi etorrixe eingentzan lelengo kalekutzeko eskillaretan eta plaza musikan handik egun gitxire. Horren ondoren Iparraldea buelta eiban ta bertan hil zan atzo 67 urte eukazala.

Zure lakoxe pertsonai esker alla gaz gaurko egoera ta dana dakau eskertzeko, inoiz ez ahazteko!

Gure dolumiñak etxekuai eta lagunai!

Bixar eongo da berai azkan agurre emoteko uni eguerdiko ordu bixetatik arratsaldeko seireta, Pompes funebres Hirigoyemberry 2bis rue de l’ autoport, 64700 Hendaye.