ITZIAR BARRENETXEA EIZAGIRRE borroka kidi jun gazku gaur!

90 urte einaz junde gure ITZIAR, Ondarrutarrontzako ITZIAR AKEITA ixango da beti. Emakume BORROKALAXE letra handixakin, ez ixelako kargoik euki dabelako, kaleko ekintzalli ixan dalako baño. Kantxopi beran bixi tokixe eta militantzixa leku, AKEITA taberni beran lan tokixe, herrittarran topaguni bihurtu bana. PRESO ta IHESLAXAN aldeko militante sutsu, zemat diru batu daben euran alde ezingo litxake zenbatu. HERRI BATASUNAko amorratu (argazkixan ikusten dan latxeik) hil arte, eta Erakundi beti bixotzin (kokotin beti Aizkori eta sugi).

Aspaldi hasi zan militantzixan beste lagun multzo handi bateaz, lelengo kultur mailako ekintzetan (Frankismuk beste bideik ezebalako lagaten) ta “transiziñoi” aila zanin PRESUN ALDEKO mobilizaziñoi ugaritxan.

EGIN egunkarixaz armozateban egunero (berantzako droga bat latxek zan). Euskerin aldeko mugimendu bultzatzen be ibili zan eta KORRIKAn be hutsik ez ban etxen (gorputzak lagundutzan arte), Iñautexetan be lelengokutariku zan mozorrotzen…kaletarra zala esan geinke berba baten.

ITZIARek Gauzak ARGI EUKAZEN, ta holakoxi zalako bera mintzen ahalegindu zin aurkarixak BOIKOTeaten beran taberni (beheko oktabillan agertzen dan latxeik). EZEBEN EZAGUTZEN ITZIAR!

Beheko argazkixe aurtengo jaxetan atataku de PRESO ta IHESLAXAN aldeko Kantxopeko txosnan montajin. Hurreatu, “zelan gure gaztik?” galdetu eta lenako kontuk konta, onguk entzun, anekdotak… eta jaxak ondo ondo pasateko esanaz agurtu. Argazki horretako gaztik eta Itziarren artin belaunaldi oso bateko aldi egon arren, bai Itziarrek eta bai gaurko gaztik oso argi dauke zer ixan zin belaunaldi hori, on zer gazen eta ondorenguk zer ixango dizen! Helburu bardin bardiñakin, Itziarren belaunaldi horrek amesten ban gauza bardiñak amesten douz. Eta lortu arte ez gaz gelditxuko! Ez hoixe!

Herri zapaldun aldeko borroketan be lehen lerrun ikusi ixan dou on dala gitxi be

Ondarruko Ezker Abertzaleko komunitate osuk galera handixe sentiu dau ITZIARen herixotziaz eta gure dolumiñak emoten dotzau hamendik beran etxekuai eta lagunai.

MATXE IZAN ZATXUAU ITZIAR eta beti gogoratuko zatxuau. JO TA KE IRABAZI ARTE!