Ikasturte barrixe hasi dabe Alamedako Pentsionistak gaur eguerdixan. Esan latxeik kanpaikin batea zabaldu dabe pankarti eta beran atzin 96 herrittar batu diz.

On arte eindako hainbat mobilizaziñoin barri emon dabe: Bilboko jaixetan ein zan manifestaziñoi jendetsu; edo aurreko astin Gasteizko Legebiltzarran aurrin eindaku elkarretaratzi Gutxieneko Pentsiñoi Gutxieneko Soldatiaz parekatzeko eskatzen…
Horrez gain, Bizkaibusan zerbitzu hobetzeko eta herriko eskakizunai emondako erantzun eza azaldu dabe. Uda aurrin Bizkaiko Foru Aldundire idatzibela on dala bi urte jasotako 3141 siñaduran inguruko erantzunik ez dabelako jaso. Idatzi bat be aurkeztu ben aurrez aurreko bilera bat eskatzeko eta aste honetan dakarre hitzordu. Bixar, martitzena, eguerdiko 12xetan daz gelditxute Aldundiko Garraio Zuzendarixaz (Antonio Jaraices Salazar) eta hara jungo diz Alamedako Pentsionistan ordezkari bi.
Goguaz hasi diz eta ez dakarre gelditzeko asmoik, datorren astelehenin barriro batuko diz Alamedan. JO TA KE LORTU ARTE!!!