PLAZAGAÑI 2026 aurrea du!

Batek baño gexauarek ikusiko zenduen onezkeo Plazagañelo jantokiko tolduk iseitxe dazela ta hori señali ixaten da bertako jenti martxan hasitxe dala. Antolaketa zabala ez bada hasi be, lan talde desbardiñak atzan ikutuk emoten dabiz; janaxak eskatuz, aurreko urtin egon dizen “hutsunik” zuzenduz, jenti lotzen jun, hobekuntzak zehaztuz…. Pare bat dato emongotzuau, iezko prezixuk mantenduko diz aurten be edo ta aurtengo Marmitxakun atune Montserrat txalopiai erosi gakola.

Bañe hau danau aurrea eruteko herrilan izugarrixe eskatzen dau eta esko askorek falta etxen dabe. Hasteko estruktura erraldoi bat monta behar ixaten da, garbitxasune be ezta atzin geatzen edo ta amaieran dana txukun txukun laga birde. Animaten zaz parte hartzen? Beatu azpixan deialdixak!

Hondartzetatik be DANAK ETXEA!

⛱️🏖️🏝️☀️🌊 ↗️❤️↙️
Abuztuko lehenengoko asteburun ohiku dan lez, hondartzetan batu gaz Preso, Iheslari eta Deportatu baiko Euskal Herrixe douela helmugi aldarrikatzeko!

Aurtengu hondartzetan mobilizako gazen azkanengoko urti nahi dou ixati. Danon esku da hori gauzatzi!

Urtarrilan 9an Bilbon #Helmuga bat gurutzatzen douela irudikatuko dou.

Danak etxea!

HelmugaDenakEtxera

ANDRAMAXAK 2026ko Tanborradi!

Jaxak ate joka dakauz ta KRESALA K.E. antolatutako Tanborradik be ez dau hutsik eingo aurten be hillan 13an. Zeñek ez dau behin edo behin parte hartu bertan ba. Animaten bazaze aurten be, gogoratu, entsaxuk Abuztun 6, 7, 10 eta 11an ixango dizela Kofrai Zaharreko 3. solairun arratsaldeko 7retatik aurrea. Lotsak galdu eta parte hartu!