PLAZAGAÑI 2026 aurrea du!

Batek baño gexauarek ikusiko zenduen onezkeo Plazagañelo jantokiko tolduk iseitxe dazela ta hori señali ixaten da bertako jenti martxan hasitxe dala. Antolaketa zabala ez bada hasi be, lan talde desbardiñak atzan ikutuk emoten dabiz; janaxak eskatuz, aurreko urtin egon dizen “hutsunik” zuzenduz, jenti lotzen jun, hobekuntzak zehaztuz…. Pare bat dato emongotzuau, iezko prezixuk mantenduko diz aurten be edo ta aurtengo Marmitxakun atune Montserrat txalopiai erosi gakola.

Bañe hau danau aurrea eruteko herrilan izugarrixe eskatzen dau eta esko askorek falta etxen dabe. Hasteko estruktura erraldoi bat monta behar ixaten da, garbitxasune be ezta atzin geatzen edo ta amaieran dana txukun txukun laga birde. Animaten zaz parte hartzen? Beatu azpixan deialdixak!