Herriko PENTSIONISTAK borrokan jarraitzen dabe!

Martxan hasitxe daz osteabe herriko PENTSIONISTAK Pentsiñoi duiñan alde. 12xak puntun batu diz gaur be Alamedan eta pankarti zabaldu dabe ta beran atzin 102 lagun ipini diz, tartin herriko EHBilduko hiru zinegotzi eta alkati.

Gogoratu dabe zapatun, apirilan18xan, EAEko hiriburutan manifestaziñoik ein dizela Osakidetzan dazen arazuk salatzeko eta Euskal Herriko Pentsionisten Mugimenduk (EHPM) babestu eitxuzela horrek mobilizaziñoik. Ixan be, pertsona nagusixakin lotutako eskabidik dazelako tartin, esate bateako Geriatria zerbitzu bat egoti edo bularreko minbizixan baheketa frogak 74 urtera arte luzatzi, beste batzun artin.

Azaldu dabe be bai martxoko KPIaren igoeri %3,4 ixan dala eta horrek euren eros ahalmenin zelako eragiñe eukiko daben. Horretxeatxik urte amaieran hori orekatzeko “ordainsaritxo” bat eskatzen dabela.

Amaitzeko, gogoratu dabe maxatzan 7xan Gasteizen manifestaziñoi eingo dala “Hemen eta orain: Gutxieneko pentsioa = Gutxieneko soldata”

Euran bertsuk kanta eta JO TA KE LORTU ARTE!!! oihukatute amaitxu dabe. Datorren astelehenin be Alamedan eongo dizela ziurtatu dabe.