JESUS MARI ZUBIKARAI BADIOLA, JHISA gogun, 46 urte ta gero!

JHISA 1980ko otsaillan 2 xan (on dala 46 urte) hildde agertu zan mendiko bide bazter baten bederatzi tiroaz (lau burun eta bost gorputzin). 22urte besteik ez eukan.

Militante ezkertiar eta abertzali. EIAko kidi, eta herrixaz konprometiute. 

Batallon Vasco Españolek hartu ban beran gain herixotza hau, eta egun bardiñin, Yolanda Gonzalez gazte komunista Deustutarra Madrilen hil ben hiltzaile bardiñak.

Ez zatxuau ahazten!

Otsailak 4 (eguaztena) M-17ko Grebi prestateko batzarra!

ELA, LAB, STEILAS, Etxalde eta Hiruk (Hego Euskal Herriko sindikatuk) deitxute martxoaren 17rako greba orokorra iragarri dabe, Hego Euskal Herrixan Lanbide arteko Gutxieneko Soldati (LGS) propixu (1.500 € / hilean) defendateko.

Herrixan deialdi horreaz bat etxeko eta motorrak berotzen juteko, batzar bat eingo dabe datorren eguaztenin (Otsailak 4) arratsaldeko 6retan Kofrai Zaharrin.

Dagoeneko martxan hasitxe daz kontzientziaziñoi kanpañi aurrea erunaz greba egunan ingurun. Pankarta bidez, triptikuk zabaltzen, eskualdeko batzarrak etxen…batu zeube borroka!