EZIN DA GEHIAGO LUZATU! Urtarrillan 10 (zapatu) manifestaziñoi nazionala Bilbon!

Urtero batzen gaz Bilbon sasoi honetan manifestaziñoi erraldoi baten ingurun, helburu bakar bateaz, DAN DANAK ETXIN! nahi douzela eskatzen. Aurtengo lema nausixe EZIN DA GEHIAGO LUZATU! de, ta berta juteko deialdixe etxen dau SARE elkartik. Ondarrutik autobuse atako da eta ixen emotik ANAITASUNA eta ALAI tabernetan daz zerrendak zabaldute. Autobusak arratsaldeko 3retan urtengo dau Zaldupetik, emon ixenak lelengotik.

Oso garrantzitsu de kartzeletan eta ihesin jarraitzen dabenai gure elkartasune emoti ta hori dala ta herrixe apaindu dou hori gogoratzeko.

Urte zaharrai agurre ta barrixai egurre! Ongi etorri 2026!

Batzuntzako gehixa eta beste batzuntzako gitxia baine egun honek badauke beran berezitxasune. Urte zaharrai agurre eta barrixai egurre esan ixan dou beti eta guk Turrunetik holantxen jarraitxukou, geure helburuk eta nahixak lortzeko burrukan geure aletxu jarten.

2025 jun gasku, 2026 etorkizune da, iraganekuaz ikasi, erronka barrixak ipini eta betiko helburuk ipar hartute danok ga beharrezkuk burruka honetan! Ez gaz gelditxuko Euskal Herri aske, sozialista, feminista, euskaldun, ekologisti… lortu arte!

Urte barri ona opa dotsuau! 2025 oparu ixan bada datorrena hobi ixan datxile! 

Askatasune eta osasune!