Gaur goxetik egon diz ARNASA elkartekuk otzara eder baten zozketako boletuk saltzen kalekutzeko eskillaretan Alde Zaharrin. Azpixan dakazue zein ixan dan zenbaki irabazli, Zoixonak irabazliai eta bestioi esperantzaik ez galdu tokako da ta halako baten!
Abenduan 19 (baixaku) illuntzeko10etatik aurrea bi kontzertu eukikou Portuko Ranpin 18.urteurrena ospatzeko. Beti lez sarrerak aurretixaz ANAITASUNA tabernan 8 euron trukin eta bestelan bertan egunin takillan 10eurotan. Arin ez bazabize….ez nearrik ein gero!
Honek diz astebukaera honetan AURRERA futbol talde desberdiñak jokatukotxuen partiduk Zaldupe udal futbol zelaxan. Partido guztik zapatun ixango diz (A-6) eta ordutegixak kartelin ikusiko dozuenak diz. Aupa AURRERA tra ka tra!
Abenduko lelengoko astelehena eta eztabe hutsik ein Alamedan Herriko PENTSIONISTAK. Gaur fresko xamar bañe euzki izpixan berotasune euki dabe ta pankarta atzin 102 lagun batu diz. Bertan 20 minutuko geldialdixe eindabe eta ohar batzuk zabaldu dotxuez; alde batetik, datorren astelehenin ez dizela batuko jai egune dalako; eta bestetik, zozketa bat antolatu dabela Hego Euskal Herri mallan HEL-a bultzatzeko euki dotxuen gastuai aurre etxeko (zenbaki irabazlin barrixe jakin araziko dosku etxen danin), beraz badakixue, lagundu eta erosi boletuk ta sorte apurraz gozatu oparixaz. Gaiñea, gogorarazi dabe, hilan 18xan Gasteizen Manifestaziñoi eingo dala, Legebiltzarrin aurrekontuk eztabaidatuko dizelako.
Baitxe be esan dabe zapatun Bilbon Palestinan alde ein zan ekitaldixan parte hartubela Pentsiodunen mugimenduko kidik, beste talde batzuekin batea; ixan be, goixeko 9xetatik gabeko 10ak Gazan eraildako 20.000 umen ixenak irakurri zitxuezen.
Aste bi barru barriro batuko diz eta aurtengo azkanengoko elkarretaratzi eingo dabe. Gero, opor egun batzuk hartukotxuez eta urtarrilan 12xan han ixango diz prest Alamedan danontzat ixango dizen aldarrikapenekin segi etxeko.