Herriko talde eta eragilik eta Udalak ekintzaz betetako Gabon egitarau zabala antolatu dabe urtiai agur esateko eta urte barrixai ongi etorrixe emoteko. Danetatik eukikou, musika kontzertuk, dantzak, futbol emankizue, pallasuk, kale ibilbidi, erakusketi…Gozatu ekintzakin!
Gaur ixan dabe aurtengo azkanengoko elkarretaratzi herriko Pentsionistak ta beti lez 12xak puntun zabaldu dabe pankarti mezu argi ta garbixaz, GUTXIENEKO PENTSIÑOI= GUTXIENEKO SOLDATI parekatzeko eskatzen. 113 lagun (tartin Udaleko bi zinegotzi, EHBildukuk) batu dizela komentazku antolatzalletako batek eta 20 minutuz egon diz bertan.
Gogorarazi dabe PNVk eta PSEk Herri Ekimen Legegili ez aintzakotzat hartzearren EAEko agintarixan aurrin mobilizaziñoikin jarraitxuko dabela. Hori dala ta, ongo eguenin, hilan 18xan, Gasteizen batuko diz 11etan Bilbo plazatik urten eta EAEko parlamenture arte juteko. Bañe bexperan 24 orduko itxialdixe eingo dabe Gasteizen bertan, Koroatze elixan; hainbat ekintza eingo dotxuez, prentsaurreku, hitzadixak etab.
Salatu dabe be bai Vocento taldeko egunkarixetan (El Correo, Diario Vasco..) behin eta barriro agertzen dabela hamengo pentsiñoik iñun baño altuauak dizela (ez dabe esaten bixitxi garestiaua dala estatuko beste edozein tokitxan baño), ez dabela esaten be Hego Euskal Herrixan 673.000 pentsionista dazela eta hortik 219.000 milek gitxieneko soldati baño gitxia kobraten dabela, gehixenak emakumik. Pentsionistan heren bat da hori! Beraz, azpimarratu dabe mobilizaziñoikin jarraitxuko dabela eurak.
Beste alde batetik, Gaza eta Palestina be gogun euki dabe eta horren alde einddako ekitaldixetan parte hartzin garrantzixe azaldu dabe.
Boletuk be saldutxuez eta hurrengo elkarretaratzin barriro eukikotxuez salgai, nahi dabenak hurreatu eurangana.
Betiko modun bertsuk kanta eta amaitxu dabe gaurku eta oporrak hartutxuez urtarrilan 12re arte. Ez dakarre asmoik amore emoteko. JO TA KE LORTU ARTE!!!
Nahiz eta Arrasaten jaxo zan PEIXOTO, gure herrixaz eta herrittarrakin harreman estu euki dau urte luzez. Gazte zala antifrankismun borrokan buru belarri sartu zan (18 urte eukazela ETA erakundin sartu zan) ta gaur egunerarte Abertzaletasune eta Euskaltzaletasune euki dau ipar. Garai haietan Ondarrun be mugimendu antifrankisti pil pillin euan ta azpixan ikusiko dozuen idatzixe da horren testigu. Idatzi hau argitaratzeko arrazoi nausixe bixak gure artetik jun dizelako da. Idatzi honetan PEIXOTOk, ANGEL ETXANIZ “34ku”ai hitzordu bat eskatzen dotza Miarritzen (TXOMIN ITURBEn etxin) beran siñadura ta guzti (kuriosu bada be, errepresiñoi gogorra eualako, Angelen andrik, Amaiak, gorde eiban eskutitz hau gordeleku seguru baten). Horretaz gain PEIXOTOaz batea ETA erakundin paper garrantzitsu euki ben Ondarrutarrak bixi direnez beste bateako lagakou euran bizipenak.
*Idatzi hau AMAIAk helarazi doskun. Milla esker hau eta beste hainbat gauza (paper, argazki, kartel)gure eskutan lagatearren.
Yaalah elkartik sasoi honetan urtero etxen daben elkartasun zozketako zenbakixak gaur argitaratu dotxuez Alde Zaharrin.
Zenbaki irabazlik hilebeteko epi eukiko dabe sarixe jasoteko. Yaalahelkartea@gmail.com helbidea idatziz, sare sozialan bidez edo elkarteko kidikin harremanetan jarritxe jaso bir diz sarixak.
Arduratute euazen ARNASA elkartekuk ezalako agertzen pasan asteburun eizan otzarin zozketako boleto irabazli ba on lasaitxu diz ze nahiz eta irabazli ez agertu, ordezkuk erungo dau otzari. Zoixonak Ander eta gozatu otzaran dazen gutizixak.
Abenduan 27xan Zaldupe udal futbol zelaxan jokatuko da Lea-Artibai eta Mutrikuko Kuadrillen arteko futbol txapelketi Zaldupe udal futbol zelaxan. Bertan parte hartzeko ixen emoteko epi Abenduan 10a ixango da ta baldintzak beheko kartelin ikusiko dozuez. Antolakuntzi AURRERA K.E. konture ixango da. Eta parte ez bazuze hartzea be ikusti gomendatzen dotzuau.
Pantailak Euskaraz elkartin ‘Urak eginen du bide” dokumentalan proiekziñoi eta hitzaldixe antolatu dau herrriko Berbalagunek abendun 9 rako, arratsaldeko 17:00etan Kofradi Zaharreko 2.solairun. Hizlari lez, IORITZ GONZALEZ LERTXUNDI etorriko da. Etorri eta gozatu entzun eta ikusiko dozunaz.
Gaur goxetik egon diz ARNASA elkartekuk otzara eder baten zozketako boletuk saltzen kalekutzeko eskillaretan Alde Zaharrin. Azpixan dakazue zein ixan dan zenbaki irabazli, Zoixonak irabazliai eta bestioi esperantzaik ez galdu tokako da ta halako baten!