Antzerkixe matxe dozuenok eta arratsalde pasa on bat gozateko aukera paregabi eukikou abendun 30in (martitzena) Kofrai Zaharrin arratsaldeko 6:30tan eta 8:30tan. Bi lan eskeinikozku herriko antzerkilaxak, DESTINY DRIVER eta HIL DA JAINKOSA ta parte hartzallik honek ixango diz, batetik AINHOA ETXEBARRIA eta NEREA GARTZIA eta bestetik, UGAITZ ALEGRIA eta GETARI ETXEGARAI. Sarreri debalde ixango da beti be aforu bete arte, hortik aurrea, atzana popa ustel.
Gaur illuntzeko 7:30tan urtengo dau Alde Zaharetik urteko azkan enkarteladik. Urtik aurrea duz ta nahiz eta kartzeletako egoeri asko aldatu dan (hobea) denbora gitxixin (lehengo urtikin konparatuz, preso kopuru asko murriztu de ta gexenak kalea urteten dabe baldintzapin), ondioik jenti falta da etxeratzeko. Gure aldetik, DAN DANAK ETXIN! ikusi arte kalea urteti tokaten gazku. Ta aurtengo gabonetako esaldixaz bat etxen douelako, EZIN DE GEXAUA LUZATU! aldarrikatukou geuk be.
Ez dakazuela zerein handirik Gabon egun hauetan? Ba hamen aukera ederra herriko bi idazleaz egoteko eta herrixan tzir buelta literaxo bat emoteko. Hasteko Abendun 27xan (zapatu) eguerdiko 12xetan MIKELeaz Kantxope errebueltan da lelengoko hitzordu eta Abendun 28 (domeki) LEIREaz eguerdiko 12xetan Ortiz fabrika aurrin, bigarrena.
Antolatzallik oharra zabaldu dabe esanaz, bertan parte hartzeko ixenik ez dala emon bihir. Anima!
Abendun 28txik Urtarrilan 5ea PEDRO LASARTE IPARRAGIRREn “TOXU” egurrezko eskultura erakusketi eukikou ikusgai Udal Erakusketa aretun. Herriko artisaun lanan barri agerixan ipintxeko beste aukera bat.
Urte amaieri dator eta aurten be hainbat etxitan hutsuni igarriko dabe bai kartzeletan edo ihesin dazelako euran familixakuk.
EZIN DA GEHIAGO LUZATU kanpañin barrun hainbat ekintza eingo diz herrixan ETXERAT elkartik antolatute. Hasteko abenduak 24an,gabon egunin, konzentraziñoi bat eongo da eguerdiko ordubaterdixetan Alamedan. Hurrengu Abendun 26an (baixaku) urteko azkanengoko enkarteladik urtengo dau arratsaldeko 7:30xetan Alde Zaharretik eta amaitzeko Urtarrillin 10in urtero etxen dan manifa nazionala eingo da Bilbon (berta juteko autobuse atako da ta ixenak ALAI eta ANAITASUNA tabernetan emon bihir diz). DAN DANAK ETXEA EKARRI ARTE, JO TA KE!
Azpixan ikusiko dozuenak diz asteburo honetan AURRERAko futbol talde desbardiñak jokatukotxuen partidun egun eta ordutegixak Zaldupe udal futbol zelaxan. Aupa AURRERA tra ka tra!
Ondarruko udalak aitortza instituzionala eingotza gaur abenduak 19 (baixaku) eguerdiko 12:00xetan TXOMIN LETAMENDI MURUAi. Kofradia Zaharreko bigarren solairun egingo da ekitaldixe eta beran herixotzin 75.urteurrenan bexperan eingo da ekitaldixe.
Txomi Letamendi Madrilen (Espainia) hil zan, 1950eko abendun 20an, frankismun errepresiño-indarrak eragindako tortura handixan ondorixoz. EAJ/PNVko militanti zan. Españiko Gerra Zibillin parte hartu ban (gudarixan komandante kargu eukan). Ondorixoz, Parisea (Frantzia) erbesteratu zan eta Euskal Informazio Zerbitzuei laguntzen hasi zan bertatik. Parisen bertan ezagutu ban Karmele Urresti ondarrutarra, bere emazti ixango zana. Handik Venezuela erbesteratu zin bixak. Hiru urte eta gero bueltatu zin Euskal Herrire, Jose Antonio Agirre lehendakarixak hala eskatute; Euskal Informazio Zerbitzun egin ban lan. 1947an atxilotu ben, eta espetxeratu egin zuen bost urteako Gerra Kontseiluk. Madrilen (Espainia) hil zan, jasandako tortura fisiko eta psikiko basatixan ondorixoz.
Txomin Letamendi Murua biktima dala aitortu berri dau Gogora Institutuk ontzu, Giza Eskubidin Euskal Herriko Behatokixak eta Letamendi familixik eskatute.
Ekitaldixan erakunde publiko desberdinen ordezkarixak be egongo diz.
Ez douelako Ahaztu bihir, Memoixi eta erreparaziñoi!
Erdiko karruko AITOR beran sasoikuntzako, 64 urte eukazela junde gure artetik gaxotasun gogor baten ondorixoz. Ezautzen genuenok beran ibilbidin barri badakau, gaztetatik Euskal Herrixak bixi ixan daben egoerin aurrin konpromiso sendu hartu ban (gogoratu 1980ko hamarkadan errepresiñoi gogorra bixi ixan bala gure herrixak), sasoi bardiñin epidemixa hilgarri bat alla zan gure inguruta, Heroini, eta hurreko lagun asko be galdu zitxun. Hortik aurrea, itsosun hasieran Cikautxon gero ta zer dan bixitxi ta matxasune topa ban Laudixon (Araban), halan da guzti ez ban gure herrixaz loturai galdu. Laudixon segixan sustraitu zan, lagun inguro zabala eiban ta konpromisuai jarraipena emotzan EH Bilduko zerrendan 6. tokixan jun eta zinegotzixe ixendatu arte 2019xan.
Mendixe eta Athletixe zin beran debilidadik, bañe Argazkigintzi zan beran pasiñoi, milaka argazki eukazela esaten doskun ta Aiaraldea.eus atari digitaleko argazkilai bolondresa zan.
Hauxe argitaratu dau Aiaraldeak:
✍️ SOSLAIA | Aitor Burgoa Aiaraldea Komunikabideko boluntarioa zendu da, hedabideak bere izaera eta ekarpenak aitortu nahi izan ditu.
Atzo gure kide eta laguna Aitor zendu zen. Gure kamara eta irribarre ederreko laguna. EH Bilduren alde aritzeko beti prest, bai udal barruan bai kanpoan, eta edozein pegada egiteko lehenengoa zerrendan. Faltan botako zaitugu, Aitor. Besarkada beroena senide eta gertukoei. pic.twitter.com/I4NaiTTtyz