Ondarruko XXI. komiki jardunaldixan barrun,Komiki eta marrazki erakusketi eukikou herrixan. Azaroak 28txik Abendun 8rarte egongo da zabalik Udal erakusketa aretun “Marrazkixak ere irakurtzen direnean”erakusketi beran egillli Ondarrutar marrazkilaxe, AITOR URKIOLA “BRONTXE”.
Horretaz gain Abenduan 3an (asteazkena) irratsaio berezixe eingo dabe Azken Mohikanoak irratsaiun Radixu irratixan (105,5 fm). Ta zelan ez Globito berezixe be ata dabe.Gozatu!
147 lagunek urteben atzo illuntzin Forondako aeroportutik Tinduf aldea (Saharar kanpamentuta) bertan milaka Saharar errefuxiatu bizi dizen tokire, helburu bakarraz, ELKARTASUNE erakusti. Gaur beste hegaldi batek urtengo dau Noaingo aireportutik helburu berberaz.
Euskal herrittarrak Oporrak Bakean 2026ko kanpaiñi iragarriko dabe eta horretako udan umik ekarteotxuezen hamengo famelixak parte hartuko dabe. Horrez gain, medikamentuk, janarixe, eskola mateixala eta abar be erutxuez. Gaiñea, EHUko (Euskal Herriko Unibertsitatea) ordezkaritza bat eta hainbat profesional (igeltsero, elektrizista, mediku …) be jun diz euran laguntzi emotea.
Udan Ondarrun oporretan egon dizen ume sahararren famelixetako kidik jun diz aurten be. Yaalah Elkartik antolatute aurretik eskola mateixala batzen egon diz herriko ikastetxitan eta dendetan, eta Bir Ganduzeko eskoletan banatuko dotxuez. Baitxe be, aurreko urtitan hasitxako proiektun jarraipena be eingo dabe: bertako Emakumin Etxeko lanak eta medikun kontsultoixu, besteak beste.
ELKARTASUNAK ez dauke mugaik, egoera zaillin bixi dan herrixe da Saharauixana, Desertun, euran herritxik kanpun (ALJERIAko lurretan) eta gañetik kanpoko laguntzin beharra dauke bizi irauteko, bañe halan da guzti HERRI lez nahi dabe bixi. EZ DOUZ BAKARRIK LAGAKO!
On dala 88 urte jaxo zan, ama kartzelan euala. Beran atxe JOSE ITUARTE zan, Errepublika denporetan EUZKADI egunkarixan idazteban Ondarrutar Abertzali. Gerri alla zanin, herritxik alde ein bihir ixan ban, eta beran ordez beran andri erun ben kartzela, ISABEL BADIOLA, haurdun euala. Eta halantxeik jaxo zan ELISABET alabi, Frankistak ama preso euken bitxartin. ELISABET ITUARTEk hauxe kontatzan KIRMEN URIBE Ondarrutar idazliai, Bar Puertoko ikuskizunin:
“Aita urte askoa ezautu neban. Ezkutun euan tokire eruteben ama gixon birek. Kilometro batea ero beixak tapatetzen amai. Zapixe kentzetzenin gela bat ikusteban bakarrik eta bertan aita. Aitai esatetzan:
Jose, baine, nun zaz erozer pasata be?
Erozer pasata be, baten batek esangotzu. Zuri pasaten bagatzu be, nik jakingo dot. Baine nik ezin dotzut esan ni nun nazen, ze barriro atrapaten bazatxue ata eingotzue.
Amak urtitan ez eban jakin aita nun egon zan gordeta eta neuk be neska handixe nitxala ezautu neban.”
Familixa abertzalin jaxo zan Elisabet, eta bera be abertzali ixan zan bixitxa osun. Frankismo sasoi ilunetan ikastolin sorreran parte hartu ban guraso latxeik, eta kristau komunidaditan bebai. Ezker abertzalin be beti esku bat botateko prest: Txokun, Plazagainin, hauteskunde kanpainetan, Kamiñazpiko ezker abertzaleko taldeko partaidi…
Eskerrik asko, ELISABET eindozun guztiatxik! Eta doluminak famelixakuai Ezker Abertzaleko komunidade guztin partez.
Azaruko azkanengoko baixaku be alla da eta hilleko azkan baixako guztixetan etxen douen lez PRESO ta IHESLAXAK ETXEA! enkarteladi eingou herrixan ETXERAT elkartik antolatute (Senideak). Hitzordu arratsaldeko 7:30xetan da ipinitxe ta Alde Zaharretik urtengo dau. Gañea enkartelada aurretik mahaixe ipiniko dabe ETXERATen 2026ko egutegixak saltzen. Anima erosten!
ZALDUPE eskolin eta HONDAR AHUA Guraso elkartin eskutik Abenduan 3an arratsaldeko 5:30tan Zaldupetik Itsas-aurrearte EUSKERIn aldeko DANBORRADI antolatu dabe aurten be EUSKERA egune dala ta. Animaten bazaze, entsaxuk eingo diz azpixan agertzen dizen egun eta ordutan. EUSKERIK BATZEN GATXULAKO etorri zeube DANBORRADA!
Ondarruko maugimendu feministik deitxute manifestaziñoi eingo da INDARKEIXA MATXISTIN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNIN (A-25) aldarrikatzeko. Zaldupeko Zubitxik urtengo dau arratsaldeko 7retan manifestaziñoik. Kartelak diñon latxeik, Konplizitate sarin aurrin, ERRESISTENTZIA FEMINISTA! Bat ikutzen badabe, DANOK ikutzen gatzulako! Etorri zeu be.
Ongo astelehenin (Azaroak 24) arratsaldeko 6:30xetan Kofrai Zaharrin eingo da herriko SORTUn herri batzarra beran IV. kongresun ingurun, Bertan HERRI GOGOA ponentzixi aurkeztuko dau PAUL LAKA GARAMENDIk (zuzendaritzako kidi). Eztabaida politiku nundik noa jorratu birdan bidi aurkeztu eta eztabaidatzeko gune aproposa ixango da batzar hau. Hurreatu!
Urteroku bihurtu de ekimen hau musikerun egun ingurun (Santa Zezili). Illuntzeko 8retan hasiko da eta bertan parte hartuko daben taldik honek ixango diz: Ondarruko txistulai taldi, Unanue Kamara korala, Unanue udal musika eskolako Orkestra eta Kantaize abesbatza. Belarrixetan doinu gozuk sartuko gazkulako ezin zeinke galdu aukera hau!
Manifestaziñoi Nazional bateako deixe eindau EH Bilduk ongoxe zapaturako ASKATASUN HAIZEA! lemapin eta herritxik berta juteko autobuse antolatu dabe. Ixenak, ANAITASUNA eta ALAI tabernetan emon birdiz eta eguaztena ipini dabe azken egun lez horretako. Badakixue, La Casillan arratsaldeko 5:30xetan Ezkertiar eta Abertzaliok hitzordu garrantzitsu dakauela.
Irteerako ordu, arratsaldeko 3:30xetan Zaldupe aurretik. Ondioik leko batzuk badaz autobusin. (Egueldixe be lagun eukikouela diñue).