Azpixan ikusiko dozuenak diz AURRERAko talde desbardiñak Zaldupe udal futbol zelaxan jokatukotxuen partidun egun eta ordutegixak! Aupa AURRERA tra ka tra!

Azpixan ikusiko dozuenak diz AURRERAko talde desbardiñak Zaldupe udal futbol zelaxan jokatukotxuen partidun egun eta ordutegixak! Aupa AURRERA tra ka tra!

Urriko hitzaldixe be antolatu dosku Zientziaren Giltzak elkartekuk ta ongo hilleko gaxe ONDARROA: LURPEKO MAMARROAK ixenburuaz aurkeztu dabe. Hizlari lez, OIER GOROSABEL LARRAÑAGA espeleologuk berba eingozku. Gogoratu, hitzaldixe Kofrai Zaharrin ixango da ta arratsaldeko 6:30xetan hasiko dala. Puntualak ixan!

Gaur, Urriak 15 (eguaztena) Hego Euskal Herrirako deitxute dan PALESTINAn aldeko borroka egunaz bat eingou Turrunetik be. Egunin tzir lanuztik daz deitxute lantegixetan, ikastetxitan….PALESTINAREKIN KONPROMISOA -GENOZIDIOA STOP! HAUSTURA ISRAELeaz ORAIN! lelopin. Illuntzeko 7:30xetan Alamedan konzentrzaziñoi zaratatsu eongo da, GERNIKA-PALESTINA herri ekimenak deitxute. (Ekarri potu, txistuk, txiliñak..) Herri oso bat hiltxen ezinddouelako laga, batu zeu be mobilizaziñoitxa!


Nahiz eta EAEko gobernuk ez dotzen jamonik ein PENTSIONISTAN eskakizunai eurak ez diz kikilddu ta kalin ikusi douz gaur be pankarta atzin. Lekatxokuk, Markiñarrak eta Ondarrutarrak hor jarraitzen dabe beste Euskal Herriko herrittar ugarik latxeik. Hortaz gain ongo egunetan eingo dizen PALESTINAren aldeko mobilizaziñoitxan parte hartzea animaten dosku. Estatu mailan ( PENTSIÑOI gaxe ez dalako Euskaldunon gauzi bakarrik) Urriak 25in manifestaziñoi eingo eidabe Madrilen eta horren barri be jungo dizela zabaltzen hurrengo egunetan. PENTSIÑOI DUIÑAK LORTU ARTE, JO TA KE!


LAB ek Cuban aldeko elkartasun kanpañi ipini dau martxan. Ezarritxako blokeun ondorixoz dakarrezen osasun gabezixak elkartasun internazionalistiaz lehuntzen saiatzeko.
Mateixalandik aparte ekarpen ekonomikuk be jasoten dabiz. Lotura honetan kanpañin inguruko informaziñoi guzti:
Honek diz AURRERA futbol talde desbardiñak Zaldupe udal futbol zelaxan jokatukotxuen partidun egun eta ordutegixak. Aupa AURRERA tra ka tra!

Ongo baixakun (U-10) Zaldupeko zubitxik urtengo dau arratsaldeko 7retan FEMINISTOK PALESTINAZ! lelopin eingo dan manifestaziñoi zaratatsu, Ondarruko Mugimendu Feministik antolatute. Ekarri banderak eta zaratak atateko gauzak! ISRAEL GENOZIDA, PALESTINA ASKATU!


Gaur arratsaldin junde gure artetik MAIA. Nausixauontzat Maria Rosario, gaztiauantzat Maia, eta gutzat ixiko Maia! 85 urte eukazen ta bixitxa guztin borrokatzen ibili de, ez da egon herrixan mobilizaziñoirik berak ez dabenik parte hartu. PRESO ta IHESLAXAN aldeko konzentretan, gaztin eskabidikin bat etxen, Euskal Naziñoin aldarrikapenetan, hizkuntzin aldeko ekimenetan, Ezker Abertzaleko Iñaki Deuna auzoko lan taldeko partaidi, Plazagañeko lomo ta tortilla eintzaili, Zubi-Zahar herri ikastolako hasierako txoznan jo ta su koziñan… Beti Euskal Herrixan borrokiaz konprometiute.





Aspaldi baten makal ebillela bistaku zan, bañe ez zan etxin geatzeko pertsoni. EH Bilduko mitiñe euala ta, han euan aulki mugikorrin Juanito albun eukala. Geure arteko ospakizunen bat geunkala, MAIAk ez eban hutsik etxen.


Azkanengo eon giñanin be, gauzak zelan duzen galdetu eiskun, eta begiradan ezaun erantzunak ez eutsala balixo. Ondio borrokatzen jarraitzen douelako, gauza batzuk lortzen guzelako, bañe ondio preso eta iheslarixan etxeratzi ez douelako lortu, euskal errepublikaik bez, eta borrokan jarraizten dou, eta borrokan jarraitxu bir dou. Eta ez euki dudaik jarraitxuko douenik. Ordun bai, esangotsuau; Ongun bai, lortu dou! Aillako gaz horra be. Egon lasai, osaba Juanito danon artin zainddukou.

TURRUNE etxen douen guztin partez muso handi bat gure Juanitoi eta etxekuai.
Gaur (urriak 8 ) arratsaldin tanatoxun batuko gaz beran lagunak (arratsaldeko 5tatik 7reta) eta azkan agurre emongotzau bertan handik Kanposature zuzenin jungo da, Agur MAIA!
8. urtez, udako etenaldixe eta gero, ikasturte honetan be matxan hasi diz herriko pentsionista borrokalaxak! (Pasan astin ixan zan lehenengoko mobilizaziñoi) Errez esaten di 8 urte astelehenero bero edo hotz, txingor edo euri eurana dana aldarrikatzen. Ez eurana bakarrik, etorkizunin danonak ixango dizen eskubidin eta onuran alde be bada borrokan eta.

Beraz, anima eta astelehenetan 12xetan hurreatu Alameda! Danon eskubidik daz jokun!
JO TA KE LORTU ARTE!