Urtero latxeik aurten be Bilbon batuko gaz Azaroak 22xan arratsaldeko 5:30tan La Casillan, Euskal Herriko abertzale, ezkertiar eta independentistok. Gure herrixak bixi daben oldarraldi erreakzionaxuai hortzak erakusteko sasoi heldu dela ereisten gazkulako eta erronka barrixai herri lez aurre einbitzauelako ASKATASUN HAIZEA! manifestaziñoire juteko deixe eindabe azpiko argazkixan agertzen dizen Ondarruko herrittarrak. Bilbon elkar ikusiko gaz!
Urriko azkan baixaku be hamen dakau eta ohitxuri bihurtu douen ekimena engou gaur arratsaldin, PRESO ta IHESLAXAK ETXEA! enkarteladi. Gogoratu, neguko ordutegixan sartu gazela eta arratsaldeko 7:30xetan urtengo dauela Alde Zaharretik. DANAK ETXIN IKUSI ARTE, JO TA KE!
Atzo jaso gendun albisti, IÑAKI gure artetik jun zala 70 urte eukazela Medellinen (KOLONBIA). Urte batzuk diz bertaratu zala bañe inoiz ez da ahaztu beran herrixaz, gorputze han buru hamen eukala esan ixan dosku behin baño gexauatan. IÑAKIn ibilbidi ezautu douenok, gogoratzen gaz Cikautxoko kooperatibista latxeik, H.A.S.I.ko militanti 80.hamarkadan, L.A.B. sindikatuko kidi eta akuilu urte askun, Amnisti mugimendun mobilizaziñoi ugaritxan partaidi, pare bat bidar atxilotu ixan zan (gure akordutan) azkenengoz 9 hillabete espetxin (Aranjuezeko kartzelan), GURASOAKeko partaidi (atxilotun senidik), Ezker Abertzaleko estruktura desbardiñetan, HERRI BATASUNAko zinegotzixe ixandaku, herri mugimendun KRESALA kultur elkarteko batzordin partaidi, tanborradako antolatzalletako bat, kortxeleko mamutan be esko bat botaten….
TURRUNE etxen douenon partetik musu handi bat etxekuai. IÑAKIk emondako guztiaz gelditzen gaz!
Gaur be 12xak puntun batu diz Alamedan herriko PENTSIONISTAK ta zabaldu dabe euran pankarti, GUTXIENEKO PENTSIOA/GUTXIENEKO SOLDATA; 108 lagun alkartu diz pankartin atzin eta eurakin batea Udal ordezkari bi be egon diz (EHBilduko bi zinegotzi).
Pentsiodunak argi esan dabe eurak aurrea jarraitxuko dabela mobilizaziñoikin. Ixan be, pasan eguenin Bilbon emondako prentsaurreko jendetsun hoixe azaldu ben, prest dazela borrokan segi etxeko eta hurrengo hilabetetako mobilizaziñoi-agendi zabalduko dabela.
Beste alde batetik, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduko (EHPM) hainbat partaide, zapatun, urrixan 25in, Madrilen ixan zin Estatuko beste Herri batzuetako platoformekin batea deitxutako manifestaziñoin. Autobusez jun zin 200 bat lagun inguru Hego Euskal Herritxik megafonixi pankartak eta ikurriñakin euran aldarrikapenak zabaltzen.
Horrez gain, Himalaiatik be pentsiodunei elkartusune erakutsitze honek mendigoizaliok:
Literatur Amuak jaialdixan barrun, ‘Itoiz. Udako sesioak’ filma eongo da ongoxe domeka arratsaldin, 19:00etan Kofradia Zaharrin. Horren ostin, solasaldixe zuzendaitxaz eta Jose Garate ‘Foisis’eaz. Ez da eongo sarreraik; aforu bete arte. Hurreatu eta gogoratu!
GOTZON SUTARGIkuai lagunarteko omenaldixe eingotze ongo zapatun hainbat ekintzen bidez. Hasteko 12xetan zuhaitz landaketi eingotze Zaldupe udal futbol zelaxan, gero eguerdiko ordu batetan omenaldixe eingotzau Latxanbre plazan eta amaitzeko ta legezku dan latxeik jan edana musikin laguntziaz. Jun ziñan bañe geure artin jarraitzen dozu GOTZON! MATXE ZATXUAU!
Hamen dator urteko gaurik beldurgarriena… Arimen Gaua. Udaleko hezkuntza batzordik egitarau zabal bat antolatu dau aurten: ikastetxik, Gazteleku, Musika Eskoli, Artelan… danok batea. Anima ta hartu parte!
Ondarruko Udalak, Emakumin Udal Berdintasun Kontseiluk eta Etxelilak, emakume Zarauztar baten erailketi salatzeko kontzentraziñoi deitxu dabe. GAUR (Urriak 19) 13:00etan Alamedan.
46 urte pasa diz Fran Aldarondo Badiola “Ondarru” hil bela Guardia Zibilak Ibarrako Izaskun auzoko Maita Goikoa baserrixan. Hasieran ETA erakundeko militanti eta gero Komando Autonomo Antikapitalistetako erakundeko partaidi. 1977ko sasi indultuaz kalea urten ban azkenengoko presu ixan zan “Ondarru”. Bi urte geruaua hil ban Guardia zibillak.
Franek beran konpromiso militantiaz aurrea jarraitzeko autu ein ban eta bi urte berandua KAA ko kide zala hil ben Guardia Zibilak enboskada baten. Hauxe da erailketin momentun euazen lekukun testigantzi:
«Hamabi eta erdiak aldera tiroketa handi bat entzun genuen, eta goialdetik gorpu bat amiltzen ikusi. Baserritik hurbileko belaze batean gelditu zen, artean bizirik. Behean gelditutako guardia zibil batek, hurbildu, eta tiro egin zion berriro».
Fran Aldanondoren gorpuak hamabost bala zulo zituen, gehientsuenak bizkarraldean. Nortasun Agiria aldean eduki arren Gobernuak ez zuen haren nortasuna adierazi, Egin egunkariak publiko egin zuen arte.
Ondarruko Ezker Abertzalik memoixa kolektibun ingurun etxen dabilen lanketin barrun, oroimen plaka hau ipini ban Fran jaxo zan etxin aurrin.
Batzuk inposatu nahi doskun errelato bakarran aurrin, memoixa kolektibu osatzi gelditzen gazku. Etorkizuneko belaunaldixai iraganan inguruko trasmisiñoi etxi geure esku da, bestelan etsaixak eingo dotsa.