ELKARTASUNEKO otzarin zozketi!

Gaur be goxin goxatik ibili diz Kalekutzeko eskillaretan  boletuk saltzen ELKARTASUNEZko otzarin zozketakuk. Helburu argi bat dauke ekimen honek, kartzelan eta ihesin dazen kidiai laguntza ekonomiku lortzi. Azpixan ikusiko dozuen zenbakixe ixan da irabazli, zoixonak eta gozatu otzariaz!

2025/2026 Liburuen Amuak!

Gustoku badozu liburuk irakurti eta gero lagun artin alkarreaz komentati zer eritzi gatzun, ezin zeinke galdu aukera hau. Bost liburu, bost idazle, bost editorial, bost hilleko azkan zapatutan batuko diz udal liburutegixan, JOXEMARI URTEAGAN gidaritzapin. Liburu irakurti plazerra dalako, etorri ta hartu parte!

Irailak 27ko “Askatzera lotuak” ekitaldirako autobuse egongo da

Zitxa garrantzitsu dakau irailan 27an Iruñeko Anaitasunan. Txiki eta Otaegi eusko gudarixan fusilamendun 50. urteurren honetan, Sortuk ekitaldi nazionala deitxu dau.

Gure herrixan alde borrokan etxearren erail zitxuezenak gogoratu eta ordungo proiektu politiku gaur iñoix baino bixixaua dala aldarrikatzeko batuko gaz milaka ezkerreko independentista.

Ondarruko Sortuk autobuse ata dau ekitaldire juteko.

Irailak 27an 14:30etan Zaldupetik urten eta buelti 20:00ak aldin ixango da

Ixena emoteko zerrendak: ANAITASUNA, ALAI eta SIRI-MIRI tabernetan daz.