Hamen da beste urte batez, ta onguaz 25. ixango da, UMIN ARRANTZA LEHIAKETI. Ume ta guraso ikusikouz kañaberak eskun hartuaz Txistulaxan atzetik Plaiko Zubitxik eta Barrapuntarteko hegal guztik hartuaz. Hitzordu eguerdiko 2xak Frontoin ipini dabe eta 4 urtetik 14 urte arteko ume guztik ahalko dabe parte hartu (gurasuk, albun laguntzeko eongo diz). Hiru baldintza bete birdiz: Lasunik EZ, Arrantzi AMUAZ eta Arrañak 10 zentimetro baño handixauak ixan birdiz. Sarixakatxik ez arduratu, zer edo zer allakogakue eta.
