Behin Betiko TXANPA ETXERA! Gaur, danok hondartzeta!

Gauz Abuztuak 3  urtero antolatzen dizen mobilizaziñoik eingo diz Hego Euskal Herriko 11 hondartzetan “Behin betiko TXANPA ETXERA!” lemapin. Eguerdiko 12:00ak aldea, Bizkaxan 8 hondartzetan eta Gipuzkun 3 hondartzetan alkartuko gaz euskal preso, iheslari eta deportatuen etxeratzin aldeko aldarrixan bat eiñaz eta Euskal Herrixan konponbidi, baki eta elkarbizitzi aldarrikatzeko.

*Ondarruko hitzordu, eguerdiko 12xetan ixango da Alamedan. Danok bultzatute lortukouelako DANAK ETXEA EKARTI!

Abuztuak 10 (domeki) SAN LORENTZO egune Asterrikan!

Urtero lez ate joka dakau Asterrikako jaxak ( A-10) ta Ondarrutar ugarik eztotzau hutsik eingo egun horrei. Beti lez egitarau oparu eukikou bertan, jolasak, trikitrixan doinuk, bertsolaxak, dantzak, zozketi, herri kirolak, jana eta edana, Djxe…

Aurten be punta puntako bertsolaxak eukikouz bertan, MIREN AMURIZA PLAZA eta ONINTZA ENBEITA MAGUREGI. Gozatu euran doinuk!

Memoixi astintzen, 1984an TXOKU Ezker Abertzalin etxi bihurtu zan!

Gaurko egunez on dala 41 urte Ezker Abertzaleko kidion etxi bihurtu zan TXOKU. Lehen erretegixe euan tokixan (Ibarra) bihar politiku etxeko tokixe prestatu gendun ta handik pasa diz herriko belaunaldi dezente. Hasiera baten errentan hartu bagendun be, denpora gitxire, UXOLA K.E sortu eta 200 bat herrittar, gixon-emakumin aportaziñoi ekonomikuai esker erosi ahal ixan gendun. Lokala barrizti eta egokitzi be toka gazkun, hobekuntzakin, ta dana garbi ta txukun geunkala, Estatu españoleko GARZON epailik epai baten bidez dekomisa eizkun. Gaur de egune, GEURI dan lokal bat (Notaxuk hala jasota daukelako ta ordain agirixak dakauzelako), gerra denporan latxeik enbargata jarraitzen dabela. Atxiki lez zera dio epailik, erakunde armatu batei babesa eta diruk emoten gentzala lokal horretatik (Froga bat bera bez euki baik). Madril aldetik ez diz bakarrik etorri erasuk, txapel gorrixak be behin baño gexauatan euki douz barrun (inbita baik, noski). Pentsaten badabe holako miserixakin irrifarri kenduko dozkule, ez gatxue ezautzen.

Bañe dana ezta miñe ixan, gozatu be eindou gure TXOKUn. Behatu baño eztakazue azpiko argazkixak. POLITIKAGINTZAN adibidez.

Edo afaxetan edo San Andres egunetan edo txokolatadetan…

Ez MADRIL aldetik EZ Bertoko euran morroik ez gatxue Kikilduko-

Geuri dana Geuri dalako, TXOKU LIBRE!

GURE BIHOTZEKO ONDARRU, jaxetako kartel irabazli!

Ondarrutarrok badakau aurtengo Andra Maixan jaxetako kartela. NAHIA ELEZGARAI OLIVEIRAk eindako ‘𝑮𝒖𝒓𝒆 𝒃𝒊𝒉𝒐𝒕𝒛𝒆𝒌𝒐 𝑶𝒏𝒅𝒂𝒓𝒓𝒖’ kartelak jaso dau bozka gehien. Berau aukeratzen, 500 herritar baino gexauak emon dabe bozki, ta udala pozik agertu de hainbeste herrittarren parte hartziaz! Behian ikusiko dozuena da beraz aurtengo jaxetako kartela. Zoixonak NAHIA!

DANAK ETXEA! Kafeko atzeko tsosnik agur esazku!

Pillo bat urte egonda jaxetan DANAK ETXEA! txosni kafekoatzin kokatute, nahiz eta helburu bardiñakin beste herriko toki desbardiñetan be egon ixan dan ipinitxe (gogoratu Politena taberna aurrin sasoi gogorretan bixi ixandakuaz). Aurten, amatxutzat emon dabe euran ibilbidi eta idatzi honeaz eskertutze Ondarruko herrixai bertan, esko bat botaten edo jai girun pasatako momento gozuk. Gauza guztik dauke hasiera eta amaiera bat, Milla esker danoi! DANAK ETXEA!