PENTSIONISTAK borrokan jarraitzen dabe!

Eztabe hutsik ein gaur be Alamedan herriko Pentsionistak. 12xak puntun zabaldu dabe pankarti, GUTXIENEKO PENTSIÑOI=GUTXIENEKO SOLDATI, eta beran atzin 125 herrittar ipini diz. Beti lez, 20 minutu egon diz bertan ta astin egon dizen barrixak komenta dabe. Alde batetik, Udalai eskertu dotze siñadura bilketan emondako babesaatxik; eta, bestetik, EAEko Gasteizko Legebiltzarreko partiduai be eskerrak emon dotze HEL aurrea atateko aukeri emoteatxik. On, hainbeste siñadura batu eta gero, espero dabe Lagebiltzarrin bertan ekimena eztabaidatu ahal ixango dala.

Amaitzeko, gogoratu dabe be bai, datorren asteko elkarretaratziaz amatxuko dabela kurtso honetako mobilizaziñoikin eta udako oporrak hartukotxuezela. Jo ta Ke LORTU ARTE!

MIREN SANTOS URRESTI emakume borrokalaxak agur esazku gaur!

Miren… Betitxik ezautu douen andra borrokalaxe.

Miren “Kruzallu”, “Karril” gixona.  Ziurrenik, askok Miren Karril esango dabe, baine guk Miren Kruzallu, hori lelengoko gauzetaku adostu gendune ezta Miren?

Miren belaunaldi borrokalai bateko kide sendu ixan da gure herrixan. Zenbat ixileko bihar eta laguntza emon dozu azkanearte… Ikastolan, ezker abertzalin, hauteskunditan, preso eta iheslaxan esparrun, Plazagañin…

Beixak beteta galdetzen euskun; “gure neska-mutilak zer? Noiz askatu bir dotsuez!” Eta alkarrei beatute esaten gendun “lortuko dou!” Eta etxeratze bakotxe zeure seme-alaba modun zelebraten zendun.

Plazagañin zenbat bihar, zenbat konfesiñoi eta zenbat barre! Eta holantxen bihurtu ziñen atzetik getozen neskon erreferente Plazagañeko andrak. Beti, hortxe, lelengoko iladan zeuazelako.  Konplizidadik saretzen hasi giñan eta konplizidaditatik harataua belaunaldi arteko laguntasune eraiki gendun Plazagañeko andra edo-eta kalitako andrakin. Alkarreaz arduratzen, alkar laguntzen…

Eta relebu hartzeko prest agertu giñan. Ño, kosta gatsun Miren arduri eta kipuli potxati soltati e! 3 urtin o demostra bir ixan geuntsun kipuli potxateko gai giñala, eta zeure laguntziaz arduriai be kolpe eingo geuntsala.

Gogun dakau, plazagañeko txandi hasi eta zeure bixitxak. Presun txosna tortilli erutin atxikixiaz (ixe Lekatxotik) ia dana ondo ixun ikustea etorten ziñan, laguntzaik bir bagendun be, disimulata zeure ustez. Eta babes hori be  beti eskertuko dotsuau.

Lagunak eta familixi beti albun, beti emoteko eta hartzeko prest, ta zer esanik ez beti ondun eukizun lagunaz.

Asko ikasi dou alkarreaz, barre asko be ein dou alkarreaz, eta ametsak be konpartiu eta borrokatu douz alkarreaz. Ta geugan jarraitxuko dozu Miren garaipen bidin be.

Eskerrik asko danatxik Miren. Besarkada bat Karril eta etxekuoi!

Ondarruko GURE ESKUn zozketin zenbaki irabazli!

Herriko GURE ESKUko taldik ALAI tabernan bi lagunentzako bazkari eder bat zozketatu dau eta azpixan ikusiko dozuen zenbakixe ixan da saritxu. Irabazliai, gozatu janaz ta bestioi, hurrengokun ixango da.

Gogoratu Gaur (Ekainak 7-zapatu) deialdi garrantsitzu bat dakauela Bilbon arratsaldeko 5:30xetatik aurrea HERRI LIBRE BAT. EUSKAL HERRIAK ERABAKI! eskatzen. Ziur gaz pillo bat herrittar eongo gazela bertan. Sasoiz zaz, etorri zeube! Danon artin lortukou!

Ekainak 21 (zapatu) AURRERA egune!

Gorde egune zeuen agendan, Ekainak 21 (zapatu) AURRERA egune 2025. Egitarau zabala presta dabe egun horretako AURRERA Kirol Elkarteko talde desbardiñak. Txirrindulaxak ixan, Kukañakuk ixan, Futbol taldekuk ixan edo Mendi taldekuk ixan, danak anaikidetzan ospatuko dabe egun hau. Danetik eukikou, jolasak, jana, musika doinuk, pilota partiduk… Ez aspertzeko egune pasakou, anima zeube!

ISIDORO GALAN CARRETERO lagunak agur esazku!

Zein zan ISIDORO galdetukozue askok, Euskaldun borrokalaxan lagune zala erantzuteban berak. Aspaldi ezagutu gendun Cartagena aldin, talde bateko kide bat gexa zan, MARIANO, MARIA, NENE… Cartagenako Comite de solidaridad con Euskal-Herriako partaidik danak.

Cartagenako Espartaco liburutegixan ezagutu gendun “biharrin”, Marianoaz batea. Vespa baten jabe, handik hona eruten giñuezen kartzelako bixitxeta. Zeara, gau guzti autobusin, lo tamain, hiri ezezagun batea alla eta… eurak zain. Kartzela erun, zain egon eta El Barrio de las Seiscientas auzure eruten giñuezen atsedena, jana, ta babesa emotea (hori bai, sarri zaintzapin). “Gaiztuk” giñala esatetzen, borrokalaxak giñala erantzutetzen eurak (sasoi hartan ez euan bromaik). Zemat Euskalherritar pasa ete dizen euran etxetatik ez genduke zehazten jakingo. Cartagena aldin egon dizen Euskal presuk iñoiz ez diz bakarrik sentiu. Baten bat bixitxa baik gelditzen bazan, eurak beteten zitxuen haren hutsuni.

Dispertsiñoi amatxu zan, bañe Euskal Herrixaz lotute jarraitxu ban. Urbina (Araba) euran bigarren etxi bihurtu zan, Blanka Anteparan seme kuttunak bihurtu zin. Amezketa, Ondarru (Plazagañeko jantokixe urteroko bixitxi ban, bai ala baiku).

Gabon sasoi allaten zanin, posta bidez jaso ixandou urtero gabonetako tarjetak. Ezin edozelakuk, olerkixak zin gexenetan.

Ezin de ordaindu jende horrek ein dabena guatxik. Betiko geatuko da gure oroimenetan. Borrokik batu gatxu! Betirarte ISIDORO!

*Baten batek ISIDOROn bixitxi nahi badau ezautu azpixan dakazue laburbildute.

ISIDORO GALAN CARRETERO

“Hirurogeiko hamarkadan eta Vatikanoko II. Kontzilioaren inspiraziopean, Jesusen Konpainiak Langile Misioa sortu zuen. Helburua argia zen: apaiz jesuitak langile klasera jaitsaraztea, haien arazoetan murgiltzea, pulpituak uztea eta lan munduarekin nahastea. Antzeko beste ekimen batek mugimendu apostoliko bat izango du, hala nola Ekintza Katolikoko Langile Ermandadea (HOAC). Urte horietan, diktadurak erregimenak debekatutako erakunde sindikalei uzten ez zien lekua okupatzen zuten apaiz langileak hedatu ziren lurralde nazional osoan. Cartagena bezalako hiri bateko langile eta industria-mundua ez da mugimendu horretatik kanpo geratuko.

Testuinguru horretan, Isidoro Galán Carretero 1936an jaiotakoa, gerra zibilean, 1968an iritsi zen Cartagenera, beste bi jesuitarekin batera: Mariano González Mangada eta Miguel Ángel Ondínez. Pepe Ros, Carmen Álvarez, Mercedes Trujillo eta Paca Cañavate zeuden HOACeko eta beste eliza-gune batzuetako aktibisten eta oinarrizko kristauen talde batekin bat egin zuten. Langile apaiz talde batek hiriko industria-auzoetako parrokiak hartzen ditu pixkanaka (Pedro Castaño, Antonio Bermejo, Telesforo Hermosilla, Juan López Bermúdez, Pedro Hernández Cano eta beste asko) eta 70eko hamarkadan etengabeko aktibismoa zabaltzen eta erregimenari aurre egiten hasi ziren. Hilzorian zegoen diktadura haren jazarpena, atxiloketak eta espetxea jasango dituzte. Isidororen kasuan, 1972ko azaroaren 14an atxilotu, jipoitu, espetxeratu eta aldi baterako Cartagenatik erbesteratu zuten, jarduera subertsiboengatik beste apaiz batzuekin batera, polizia frankistaren esanetan.

Lehenengo apaizak, gero langileak, azkenean sindikalistak

Elizgizon kontzientziatu horietako askok trantsizio pertsonal bat egin zuten, apaizetik langilera eta langiletik sindikalistara doana. Horietako batzuk hainbeste inplikatzen dira, non erakunde sindikal batzuetako buruzagi ere izango diren.
Hori da Isidoro Galánen kasua. 600etako parrokiako apaiza izanik, eraikuntzako enpresa bateko (Dragados y Construcciones) langile gisa arituko da, lider sindikal bihurtuko da eta 1976ko Murtziako eraikuntzako greba ospetsuaren buru izango da Cartagenan.

1978an, PCE eta Langile Komisioak legeztatu ondoren (Isidoro Galán erakunde horietara hurbildu zen), CCOOren I. Biltzar Konfederala egin zen. Une horretan, Isidoro Galánek Cartagenako CCOOren eskualde-ordezkaria izateko konpromisoa hartu zuen, trantsizioan lehena, garai hartan hain esker txarreko lanpostu horretarako boluntario askorik ez zegoen garaxan.



Kultur jarduera

Bere beste alderdi bat kulturala da, ZYX plataforma editorialean eta 1974an Cartagenako Espartaco liburu-denda mitikoa irekitzean garatu zuena, HOACeko beste kide batzuekin batera. Bertan, Mariano González Mangada liburu-saltzaile hain mitikoarekin zuen adiskidetasun sutsua nabarmendu zen, harekin militantzia, kredoa, borroka eta bizipenak partekatu baitzituen 1996an hil zen arte.

Borrokalaria azkeneraino

Isidoro Galan Cartagenan hil da 2025ean, bizitza osoa borrokan eman ondoren. Oraindik ere ikusi ahal izan zen, edadetua zela, Podemosen 2014ko lehen batzarretan. Eta, azken batean, aitortu beharra dago bere lana eta bere kide apaiz guztiena funtsezkoa izan zela frankismo berantiarreko langileen borroka ez ezik, Espainian sindikatuak eta demokrazia sendotzeko eta garatzeko ere. Jende horrek gu guztion errekonozimendua merezi du, XXI. mendeko Espainia demokratikoko langileena eta herritarrena. CCOO sindikatuaren sorreran eta historiaren lanketan, jesuitei, Ekintza Katolikoko Langile Ermandadeari (HOAC) eta Langile Gazte Kristauei (JOC) lotutako apaiz langileen funtsezko lana aitortzen da, Isidoro eta bere kideen kasuan bezala, 60ko hamarkadako Espainia grisean parrokietan sortu zen sindikalismo berri bat osatzen laguntzeko. Cartagenako langilego guztia zorretan dago.”

*Aurreko testu honako artikulutik ata dou:

“Isidoro Galán Carretero, primer delegado comarcal de CCOO en Cartagena en la Transición, fallece a los 88 años”

Beran nahixai jamon eiñaz, Ikurriñaz lurperatuko dabe behian ikusiko dozuen latxeik.

Txingor euritan Aurrera, PENTSIONISTAK borrokan!

Eguraldi txarrai aurrea eiñaz batu diz gaur be Alamedan herriko Pentsionistak. 12xak puntun zabaldu dabe pankarti eta Zumardi etxeko atarixan alkartu diz 93 herrittar. Azken barrixak azaldutxuez (Lehendakarixaz eta Lehendakadiordiaz biltzeko eskaeri eindde dala) eta Palestinan alde egunotan eitten dazen mobilizaziñotxan parte hartziaz bat eitten dabela EHPMk (Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua).

Bertsuk kanta ondoren datorren astin batuko dizela barriro eta JO TA KE LORTU ARTE oihukatu eta amaitxu dabe gaurko elkarretaratzi.

Pintada faxistak agertu diz Ondarrun! FAXISTAK KANPOA gure herritxik!

Gaur gabaz (Ekainak 1) pintada faxistak agertu dizela jakinarazi dau Ondarruko SORTUk mezu honeaz:

‼️ Pintada faxistak agertu diz herrixan (Elixopin) gabeko illuntasun babespin.
Gure artin faxismu gero eta gehixa zabaltzen dabilen garaixetan, ezinbesteku de aurrin topako gatxuela argi aldarrikatzi. Erne egoti tokaten gasku on!

Faxistak gure herritxik kanpoa, eztiz pasako!

Ondarru Antifaxista!!!✊🏽