Maiatzak 17 (zapatu) PUZZLEA OSATU ARTE! ekitaldixe Alamedan.

Datorren urtin ETAk bere jardueri amaitu bala 15 urte beteko diz, ta ondioik, hainbat salbuespen lege medio. etxerako bidi oztopatzen dotze euskal presuai. Hori salatzeko PUZZLEA OSATU ARTE! ekimena antolatu dau SARE antolakundik.

Ekimen honen helburu nausixe hau de: Kartzeletan PRESO jarraitzen dabenak, zigorrak beteti erregimen IRAIXIN, zigorran azkan urtik ETXIN beteteko beharraz.

Ondarrun, Maiatzak 17 (zapatu) arratsaldeko 4:15 ekitaldixe eongo da Alamedan ekimen horrei babesa erakusteko, herriko SAREk antolatute.

ASIER eta IBON ETXEA!

LEA-ARTIBAIko garraio publiku hobetzeko proposamenak!

LEA-ARTIBAIko EH Bilduk proposamen zehatzak kaleratutxu eskualdeko garraio publiku hobetzeko. Azpixan ikusiko dozuen latxeik 9 ekarpen aurkeztutxu. Ondarrutarroi dagokigunez, Galdakaoko ospitxalea juteko linea zuzena eskatzen da adibidez edo Leioako Unibertsitatea juteko be zerbitzu zuzena beste gauza batzun artin. Eztou merezi ala zerbitzu hobiauak nahiz eta Bizkaiko atzanengoko herrixe ixan? Geu be Bizkatxarrak gaz!

Alamedako PENTSIONISTAK martxan osteabe!

Gaur eguerdiko 12xetan batuko diz osteabe Alamedan herriko Pentsionistak pankarta atzin pentsiñoik gitxieneko soldatiaz parekatzeko eskatzen. Danok euki dou ongo egunetan opor txikixak eta inddarrak hartute martxan hasitxe daz aurreko astetik Euskal Herriko herri askotan latxeik.

Siñadura bilketi amatxu zan baixakun, eta prentsan agertu dan lez ixe 140.000 batu dotxuez. Datorren hilan 15in Gasteizen manifestaziñoi eingo dabe eta EAEko Legebiltzarrea erungotxuez siñadura guztik. EHL (Herri Ekimen Legegile) honen helburu de pentsiñoik gitxieneko soldatiaz parekatzi. Lan handixe ein ddabe siñadurak batzen eta on ordezkari politikun ordu ixango da, honei erantzun ein bikotze. Gogun euki pentsiodunen heren batek 850 euro baiño gitxia kobraten dabela eta horren artin emakumik dizela %70.

Hortik aparte, gogoratu eguenin, maixatzan 8xan, bertso bazkaixe eingo dabela Galdakaon. Ixezko modun, aurten be bertso eta olerki lehiaketi antolatu dabe eta eguenin ixango da sari banaketi. Animaten dizenak egun eder bat pasateko aukeri eukiko dabe.

ASTELEHENETAN DANOK ALAMEDA, PENTSIÑOI DUIÑAK LORTU ARTE!

Maiatzak 5 (astelehena) hitzaldixe kofradia Zaharrin, FLYSCH!

Bixar arratsaldeko 6:30tan eongo da hitzaldixe kofradia Zaharrin, FLYSCHe gaxaz. Hizlari lez ASIER HILARIO ORUS geologu egongo da. Euskal kostaldeko altxor geoligiku etxe ondun dakau eta berataz oso gitxi dakiau. Esaerik diño urrutiko intxaurrak…eta muztur aurrin dakauenaz ez gaz konturatzen. Hitzaldire junaz gauza askoaz enterako gaz, etorri. Beti lez, Zientziaren giltzak elkartik antolatute.

Maxatzin ZIENTZIA!

Ez gaz aspertuko Maxatzin tzir Zientzia inguruko gauzak entzun eta ikusten. Egitarau itzala prestatu dabe Zientziaren giltzak elkartekuk hille osurako behian ikusiko dozuen latxeik. Hitzaldixak, dokumentalak, bertsuk, pintxuk, txanguk….esan gero aspertute zazela ta marasmai beatzen pasaten dozule denpori.