
FERNANDO AGIRREk agur esazku gaur, 79 urte eukazela. Baten batek Ondarru eta Ondarrutarran histoixi landu badau, berau ixanda. NAO VICTORIA itsasontzixe zala (Ondarrun einddaku), SATURRANgo kartzelako kontuk zile edo Erdi Arun Ondarrun sorreri nundik noa ixan zan… Hori dana aztertu dabena FERNANDO ixan da. Estatuko artxibo guztik pasa zitxun herrixai buruzko dokumentuk topaten!
Karlista jatorrizko familixan jaxo zan, gaztetaz seminaxure jun eta abade abertzalik ezautu zitxun, eta bera be abertzale bihurtu zan. Handik Monachilea (Granada) jun zan fralle ein nahixan (arrunte zan hori sasoi hartan) beste herrittar bateaz, bañe ez zala beran bidi ta herrire einban buelta. Hasiera baten partikularrak emoten hasi zan soldati ata nahixan. Gero asesoixi ipini ban, ta hortxe jarraitxu ban biharrin jubilaziñoirarte.
Frankismo garaxan zinegotzi sartu zan udalin (Tercios familiares lez) barrutik gauzak aldatzeko helburuaz. Familixa karlistaku zanez, errezaua euki ban eta oztopoik eztotzen ipini (hasiera baten behintzat). Beraz batea ANTONIO ARGOITIA eon zan ta bixan artin herrixan hasitxe euazen mugimenduk erreztu ein zitxuen, bai kultura mallan, bai hezkuntza mallan. Frankismu amaitzen eta herri mugimendu borborka euala, ALKATIN mugimendu sortu zan Euskal Herrixan (demokrazixi bultzatu nahixan). Bergaran batu zin mugimendu horretako alkatik 1976an. Nahiz eta Fernando bakarrik zinegotzixe ixan, herriko ikurre hartu eta orduko alkatin (XAXI) permiso baik, han jun zan bera be.
“Sasi demokrazixi” bixi ixan gendun ordutik aurrea ta alderdi desbardiñak jun zin agertzen. Berak E.S.B.n (Euskal Sozialista Biltzarra) parte hartu ban, ta gero HERRI BATASUNAko herriko mahaiko partaidi ixan zan urtitan. Behin baino gexauatan aurkeztu zan udal hauteskuditako HBko zerrendetan, eta 1987ko hauteskunditan zinegotzi bihurtu zan atzea be.

Zubi Zahar herri ikastolako finantzak zuzentzen be egon zan sasoi baten, hezkuntza herrikoi ekonomikoki lagundu nahixan.
FERNANDO 1980. urtin atxilotu ben guardia zibillak, beran lagunan (ANGEL 34kun) enterrun desagertu zan pistolin gorabeheri argitzeko. (Euskal Memoriako txostenin agertzen dan latxeik)

Hortik aurrea beran benetako pasiñoi lantzen hasi zan, Ondarruko HISTOIXI argitzi. Artxibuk arakatzen, lagun artin herriko ondare historiku elkarbanatzen, OHZ (Ondarruko historiazalin elkarti) sendotzen.

ONDARROA urtekari desberiñetan agertzen diz beran idazlanak, baten batek nahi badotxu irakurri. Zemat hitzaldixetan toka gakon mahaixan egoti, beti prest zalantzak argitzeko!




Turruneko kidion partez, besarkada estu bat familixia, eta doluminak. Beti akordako gaz Fernandoaz!














