Astebete besteik ez da gelditzen 2025 eko Aberri Eguneako. Honezkeo urteroku bilakatu dan zitxi dauke jarritxe EH BILDUK Iruñean. Jaxe, aldarrikapena, ekitaldixak, kontzertuk, kale animaziñoi, Gazteon Eskutik ekimena… batuko diz aurten Euskal Herriko Hiriburuzagixan.
Gaur goxetik egon diz Presun eta Iheslaxan lagunak Elkartasun otzarin zozketako boletuk saltzen Kalekutzeko eskillaretan. Zozketa horren helburu, herrixan falta gaskun lagunai laguntza ekonomiku emoti de.
Azpixan ikusiko dozue zenbaki irabazli eta ez balitxake agertuko, ordezku. Irabazliai, gozatu otzariaz, eta bestioi ia hurrengokun dan.
Gaur, Zapatu (Apirilak 12) eguerdiko 11:30etik aurrea XVII. Ondarruko barra eta dantza kalin saiuk eskainiko dabe Dantzarteko dantzaxak. Hondartzako zubixan bueltan eta Alamedan ixango diz emanaldixak.
Gure Esku erabakitxeko eskubidin aldeko mugimenduk, esko artin dabilen “Herri Libre Bat” dinamiki aurkeztuko dau Ondarrun Apirilan 13an 13:30etan Udal erakusketa aretun.
Apirilan 7 an hasitxe, hilan 13re arte argazki erakusketi be egongo da.
Ekainak 7an zitxa garrantzitsu dakau bilbon Euskal Herrixak erabakitxeko eskubidi daukela aldarrikatzeko. Daneako motorrak berotzen hasitxe daz herriko gure eskuko kidik.
Bikoti apuntateko 3 aukera daz -Anaitan eongoran listan apuntati -Sare sozialetatik idazti -Bertan eunin animaezkeo agertu te listo (eskertzenda ariña apuntati kalkuluk ein ahal ixateko)
Pintxuk eta giro ona eongora! Anima!
P.D.: ezpaakixue bañe ikasteko gou baakazue etorri!!! Aukera onara ta!
Goxeko lehen ordutan jaso dou albisti, Loren Arkotxa Meabebasterretxea zendu dala goxaldin [Apirilak 7] 80 urte eukazela.
Loren, “Arteta” modun ezaune nausi askontzat, gaxotasunak erusku geure artetik. Ondarruko Arteta baserrixan jaxo zan Loren 1945in. 17 urte eukazela Australire jun zan, basogintzan biharra eittea. Ixez herrixan ein zan “Basques in Australia” erakusketan jakin ixan genduzen beran eta beste hainbat herritxarren bixipenak zehaztasun gehixauaz. Kanadan be ibili zan biharrin Euskal Herrire buelta ein aurretik.
Urruntasunak ez eutsan euskaraik eta Euskal Herrixanganako maitxasunik desagertarazi. Herrire buelta ein eta mobimiento desbardinetan ibili zan; Zubi Zahar Herri ikastolan, Artelanen, Herri Batasunan…
Eta holantxen, Ondarruko alkate be ixan zan. Ondarruk euki daben lehenengoko alkate abertzali. 3 legegintzalditan ixan zan alkate; 1987tik 1995ea eta 1999tik 2003ra arte. Herri Batasunatik lelengo eta gero Euskal Herritarrokeaz. Berak esaten ban modun, beran militantzixi ikusgarrixe zan, baine zenbat kiden ezkutuko bihar eta borroka beraz batea… Alkatin figuriaz sarri pasaten da hori, pertsona bakarrin ipintxen da foku baine dauken taldi, ezkutuko sare hori; etxekuk eitten daben sustengu… horrek baik… A zelako komunidadin parte ixan zan Loren bera be! Eta horretxek eitten gaittu handi mugimendu modun, geure komunitatik.
Alkate eta Udalbiltzako lehendakaxe be ixan zan, ilegalizaziñoi garaixan be sartu ginan. Udalbiltzan kontrako operaziñoi matxan ipiñi eta 21 lagun auziperatu zitxuezen, horren artin Loren. Hori dala eta kartzeli be ezautu ban. Kartzelaratzik ez eutsan gorrotoik sortu, hain argi eukan eta holan esaten eban ondo gebizela eta lortuko gendule…
Lorenek bixi-militante luzi euki dau. Militaten hasi zanetik, zelan aldatu dan testuinguru, mundu bera, gure herrixe eta batez be, mugimenduk berak be zelako garapena euki daben… Estrategixa kanbixu, belaunaldi aldaketak, krisi ekonomikuk, pandemixi, mugimendu ezberdinan sorreri (pentsionistak, zaintza…) internet eta sarin agerpena, greba feministak, indarkexa matxistiai aurre hartu nahixak eta eraldaketa feministi… Zelan aldatu gatxu horrek danak! Eta Lorenek, ibilbide horretan jakin ixan dau alde argi, baine batez be ilunetatik; minak errebisa eta mugimenduaz batea eraldatzen.
Loren, jarraitxuko dou borrokan; garatzen eta eraldatzen. Helburu douen Euskal Herri independiente, Sozialista, euskaldun, feminista eta ekologisti lortu arte. Ziri-mirixe ixaten jarraitxuko dou.
Martxoak 30in Palestinar Lurran Egune ixan zan, hori dala eta Gernika-Palestina herri ekimenak mobilizaziñoik deitxu dotxuz Euskal Herriko herri guztitxan apirilan 8rako.
Mobilizaziñoi eta elkartasun keinu ugariren artin, gure herrixak barriro erakutsiko dau herri palestinarraz gazela eta euran burruki geuri be badala! Beraz mobiliza gatxezen. LURRE, JUSTIZIXI eta BAKI palestinar herrixantzako. PALESTINA ASKATU
Honek diz astebukaera honetan AURRERAko futbol talde desbardiñak jokatukotxuen partiduk Zaldupe udal futbol zelaxan, egun eta ordutegixak. Aupa AURRERA tra ka tra!
Gaur 9. greba egune euki dabe EAEko unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikuko irakaslik eta beste behin arrakasta izugarrixe euki dau. Milaka lagun batu diz Gasteizko kalitan kalitatezko hezkuntza publiko duin baten alde. Euran aldarrixak honetxek ixan diz: ratixun jeitsieri, burokrazixi gitxitxu, ordezkun baldintzak hobetu, gazte barritze plana, baliabidik gehitxu, lan hitzarmena barriztu…
Aurtengo ikasturtin urtarrilin hasi zin grebakin, gero otsailin jarraitxu ben, martxun be beste hiru eguneko grebak euki zitxuezen eta azkanak apirilin ixan diz. Gasteizen ein daben azkan manifestaziñoire Ondarrutik bi autobusek urten dabe.
Edozein langilek greba baten aurrin bi jarrera hartu leike, grebiaz bat ein edo biharrea jun, bixak zilegixak diz. Greba batzen danak hobekuntzan aldeko hautu etxen dau eta biharrea dunak beran motibuk eukitxen dotxu (ez dau etxen bat eskakizunakin, hipoteki daukela eta ezinezku dabela, seme-alabak daukela eta diru galerak daukezela, oporretako diruk gorde bitxule, sindikatukin ez dala ados…) Kontutan euki birana da, greba egun bakotxak diro galera handixe suposaten dotsala langileguai eta halan da guzti jarraipen handixe euki dau grebik.
Gure zalantzi hau de: ixe lortu ezkeo ez dabenak grebaik etxen, grebiaz lortutako onurai uko engotze? Kontsekuentik badiz euran erabakixaz hori enbikoleuke. Bañe narru lodixe daukenez, ezta hori gertako. ESKIROL hitze zelan definiuten dau jendillaje honek?
Zerta datorren editoril hau? Ondarruko hezkuntza publikuko langilik BETI egon diz edozelako borrokan aurrin, ixan langilin aldekutan (zaharrauak dizenak gogoratuko dabe ondioik ondarruko institutuko irakaslik bere sasoin, PNN profesores no numerarios erun ben burrukiaz edo arazo politikun aurrin atzin ezin geatzen, politika feministi bultzatzen greban, etab.) Bañe denporak aldatu etxen diz, lehen lelengokuk bazin kalea urteten, ongun Ondarruko institutuko gexenguk ez dau bat ein greba deialdixaz. Diru faltan ete dabiz herriko institutuko irakaslik?
Halan da be, esan birde EAEn arrakasta handixe euki dabela greba ziklo honek. Guk argi dakau gauza bat:
Gaur, apirilak 2, eguaztena, 18:00etan, udaletxeko batzar gelan batuko gaz Euskaraldixe prestatzen hasteko. Batzorde zabala egituratzeko dei etxen dau Ondarruko Udalak herritar eta eragile guztioi. Gogoratu, EUSKARALDIXE Maiatzak 15etik 25ea eingo dala, ELKAR MUGITUZ, EGINGO DUGU!