Egun guztiko egitarau antolatu dabe Martxoak 29rako (zapatu) EUSKAL JAXEn ixenburuaz. Goxin goxa kalez kale eta eguerditxik aurrea Alamedan, danetatik eukikou. Dantza saiuk, musikarixak, jolasak, erromeixi…ta jana eta edana ezta faltako. Batu giro ederrea! Azpixan dakazue egitarau.
Azpixan ikusiko dozuenak diz astebukaera honetan AURRERA futbol klubeko talde desbardiñak jokatuko dotxuen partiduk Zaldupe udal futbol zelaxan. Aurrera beti AURRERA!
Martxoan 30 (domeki) jokatuko da Iñaki Deunan dan Arbideko rokodromun ARBIDEKO III. Bloke txapelketa Herrikoia!, Goxeko 9:00 tan (ate irekieri 8:30). 60 parte hartzaile gexenez, Ez eon zain atzan momenturate, Ixen emoti online: arbide.eus webgunetik edo QR kode bidez zuzenin. Ordainketi transferentzixa bidez eingora, 15euro (bazkidik 10 euro). Ixena emoteko azkan egune MARTXOAK 26. (Martxoak 19 baino berandua apunta ezkeo kamisetaik eztozu eukiko).
– Gitxieneko adina -> 2010in jaxotakuk.
Izen ematea online: arbide.eus webgunetik edo QR kode bidez zuzenin.
Izen ematea online: arbide.eus webgunetik edo QR kode bidez zuzenin.
– Ordainketi tranferentzixa bidez engora. 15€ (bazkidik 10€ )
Gaur goxin goxatik hasi diz lehorreratzen lelengotako antxoak (tamaño dunak, 40 ale kgn) Ondarruko portun. Txalopa bakotxak 1.000 bat kaja inguru ekarri dabe gaur, aurreko astin be sartu zan, bañe tamaña txikiku ta prezixo aldetik be oso flojo ibili zana. Antxoiaz batea, bajurako txalopak (Galleguk eta euskaldunak) lelengoko berdelak be hasi diz ekarten. Ia pasan urtekun antzeaku ixaten dan antxoadi, bai gure herrirako bai arrantzalintzako, sorte on!
Datorren baixakun (Martxoak 21) kontzertuk eukikouz Gaztetxin hiru talden eskutik DENA+ITHAKA+PINPILINPUSSIES gabeko 10etatik aurrea ta 5 euron trukin.
Gaur be ez dabe hutsik ein herriko Pentsionistak asteleheneroko enkarteladan. Eguraldi onaz,apur bat fresko, zabaldu dabe pankarti Alamedan, Gutxieneko pentsiñoin alde! Gaur 150 lagun egon diz enkarteladan, tartin alkati. Siñadura bilketiaz aurrea jarraitzen dabe (Hego Euskal Herrixan 95.000 batutxue dagoeneko).Herrixan be horretan dabiz, eta astebukaeran AURRERA futbol taldik babesa emotza ekimen horrei, behian agertzen dan argazkixan ikusten dan latxeik. Datorren astelehenin be bertan batzeko geatu diz. Jo ta Ke LORTU ARTE!
Martxoak 22rako (datorren zapatu) egun guztiko egun pasa antolatu dabe hainbat lagunek ta HARRO ADI! ixena ipinitze ekimenai. Euskal gatazkin inguruko soinu-bandi entzuteko aukeri eukikou hitzaldi eta kantaldi bidez. Eguerdiko ordu batetan emongotze hasieri egunai ta ANE LABAKA MAYOZ eta XABAT GALLETEBEITIA ABAROAn bertsuk entzungouz bertan. Jan edanik ezta faltako, Ojaela biztu eta atun erri dastateko momentu allako da gero, konpañi onin. Ostin, arratsaldeko 5:30xetan Hitzaldi-kantaldixe: “BENTA HAUNDItik BOLUETA” LANDER GARCIAn ahotsetik (Memoriaktibistiaz). Hortik aurrea, aldabenak aldabena.
*Nun eingo dan? MAIA eta JUANITOn etxe azpixan,erreka ondun, (ZAMORA tabernin azpixan).
Honek diz astebukaera honetan AURRERAko futbol talde desbardiñak jokatukotxuen partiduk (egun eta ordutegixak) Zaldupe udal futbol zelaxan. Aupa AURRERA tra ka tra!